26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eztabaida

Gure esperimentuetan jasotako emaitza gehienetan ez dugu peptidasen aktibitatean

aldaketa esangarririk aurkitu ezta gizakia ezta arratoiaren garunean. Hala ere, gizakiaren

garunean PEP-aren aldaketak azaldu dira eta arratoiaren garun kortexean PEP eta APBaren

aktibitate aldaketaren bat aurkitu dugu.

I. Lehenengoaren kasuan gizakian eta arratoiaren garunean azaldutako emaitzak

pixkat paradoxikoak iruditu zaizkigu. Gizakiek tolerantzia egoeran daudela PEP-aren

aktibitate txikiagoa azaltzen baitute eta emaitza berdina abstinentziadun arratoien garun

kortexean (parietala) agertu baita. Emaitza hauen kokapena opiazeoek eragindako

prozesuetan ez dirudi errezegia, egoera patologiko honetan entzima honi buruzko ikerlanik

ia ez baitago. PEP-ak TRH-aren eta beste peptido batzuen anderakuntza eragiten duela

ezarrita dago (Welches eta lank., 1993). TRH-ak opiazeoekiko abstinentzia sindromearen

modulazio funtzioren bat izan lezakeen ikerlan ugari agertu dira, egoera honetan bere

sintesia igo egiten dela deskribatu baita (Ghan eta Sevarino, 1996; Legradi eta lank., 1996;

Nillni eta lank., 2002). Gure esperimentuetan ikusitakoa PEP-aren aktibitate aldaketak

erregulazio bide honetan kokatuta egon litezke.

II. APB-ari dagokionez, tolerantzia egoeran ez da inolako aldaketarik azaldu, baina

abstinentziadun arratoietan garun kortexean aktibitate txikiagoak aurkitu ditugu. Zelula

barneko aktibitate altua duen entzima honek proentzefalina, prokolezistokinina e.a.

propeptido edo aitzindariren prozesamenduan eraginen bat izan lezakeela proposatu da

(Yasothornsrikul eta lank., 1998; Foulon eta lank., 1999). Zentzu honetan, posible litzateke

APB-ak erregulazioren bat jasatea abstinentzia egoeran gertatutako fenomenoen barnean.

III. Beste peptidasei dagokionez (LAP, APA eta PG I), morfinaren efektupean

hauen substratua diren neuropeptido batzuen erregulazioak gertatzen direla ezaguna den

arren (Lorenzo eta lank., 1999), gure esperimentuetan ez dugu emaitza azpimarragarririk

ikusi.

235

Doktore-tesia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!