26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

20

Doktore-Tesia

Sarrera

Aminopeptidasak peptido ezberdinen N-muturreko aminoazidoen lotura

peptidikoa hidrolisatzen dute. Egitura kimikoa argi egon ez arren gehienak talde prostetiko

bezala Zn 2+ -a daramaten metaloproteinak (Vallee eta Galdes, 1984) edo tiol proteinak

(O’Cuinn eta lank., 1990) direla dakigu. Peptidasa hauen tamaina oso aldakorra da, 25-300

kDa tartekoa (Taylor, 1993).

Orain arte eginiko ikerketa ezberdinek neuropeptido bakoitzarekiko espezifikoak

diren peptidasarik ez dagoela diote. Dirudienez, probableagoa da espektru zabaleko

peptidasa gutxi batzuk neuropeptido askoren anderakuntzaren arduradunak izatea. Hala

ere, oraindik beharrezkoak dira ikerketa gehiago ikuspuntu hau ziurtatzeko.

Sustratuekiko espezifizitate gutxi dutenez eta orokorrean ikertutako izaki bizidun

eta ehun mota gehienetan aminopeptidasa aktibitatea ikus daitekenez entzima hauen

sailkapen zehatza egitea ez da erraza (Taylor, 1993).

Gaur egun peptidasen sailkapena egiteko Enzyme Commission (EC) delakoaren

irizpideak dira onartuenak. Jarraian azaldutako taulan tesi honetarako aztertu diren

peptidasa ezberdinen EC sailkapena azaltzen da:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!