26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

44

Doktore-Tesia

Sarrera

eritzi asko ditu (Harrison eta lank., 1998) eta azken urteotan gizaki heroinazaleen garun

laginetan eginiko ikerketak hartzaileen dentsitate galtzerik ez dagoela frogatu dute (Schmidt

eta lank., 2000 eta 2001). Beraz menpekotasun fisikoaren mekanismo molekular nagusiak

hartzaile-osteko proteinen eraginez gertatzen direnaren bidea da gaur egun jarraituena.

Bide honetan murgilduta morfina edo heroinak barne peptido opioideen sintesian

zein eratan eragiten duten ezagutzeko lan mordoa aurkeztu dira. Edozein pertsona edo

animaliak opiazeoak era jarraian hartzean bere opioide endogenoen ekoizpenean (edo

askapenean) erregulazioren bat egon behar lukeela nahiko logikoa da (Bergstrom eta

Terenius, 1979). Are gehiago, zeluletan substantzia arrotz bat hartzearen ondorioz

sortutako oreka patologiko honetan (tolerantzia eta abstinentziaren lokarria) opioide

endogenoen askapena edo sintesia murriztuta egotea litzateke ulergarriena; gainera egoera

honek droga dosi altuagoak hartu behar hori ulertzen lagunduko liguke (barneko opioidea

jaitsiz gero, kanpotik gehiago hartu behar) (Trujillo eta Akil, 1991). Barne opioideen

erregulazio honetan hauen katabolismoan zerbait gertatzea ere ez litzateke harrigarria

izango.

Baina azkeneko 25 urteotan hari honi oratuz egindako ikerketek, ikusiko den bezala,

emaitz kontrajarri ugari azaldu dituzte:

Morfinarekiko menpekotasuna zuten animalietan entzefalina mailen neurketak

lehenengoz 1976. urtean deskribatu ziren. Lehenengo datu hauetan morfinamenpekotasuna

zuten arratoietan entzefalina maila altuak deskribatu ziren (Simantov eta

Snyder, 1976). Hala ere, ikerlari berdinek (Childers-ekin batera), radioinmunoentseiuz

eginiko esperimentuetan ez zuten entzefalina maila aldaketarik nabaritu morfinamenpekotasuna

zuten arratoietan (Childers eta lank., 1979). 1977an Fratta eta lankideek

NSZ-ko atal ezberdinetan met-entzefalina mailak egonkor mantentzen zirela adierazi zuten.

Shani eta lankideek (1979) Fratta eta bere taldearen lana zerbait zehazten zuten emaitzak

izan zituzten. Ikerlan honetan 72 ordutan zehar morfinazko pelletak ezarrita zeramatzaten

arratoietan leu eta met-entzefalina mailak nabarmenki jaisten zirela ikusi zuten,

menpekotasun fisikoaren hastapenetan entzefalina kontzentrazioaren erregulazioren bat

egon behar zuela eta epe erdi-luzean mailak baldintza normaletara bueltatzen zirela

proposatuz. Urte berberean, µ-hartzaileen deskribapena lehenengoz egin zuen taldeetariko

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!