26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

34

Doktore-Tesia

Sarrera

menpekotasun psikikoa deritzogu. Egoera patologiko hau ezarri ahala opiazeoaren

kontsumoa erregularra izatera pasatzen da, drogazalearen saiaketak droga kontsumoa

gutxitu edo gelditzeko ezerezean geratzen direlarik; eta nahiz eta efektu onuragarriak

bakoitzean gutxiago izan eta kontrako efektuak ugariagoak, opiazeoa hartzeko jokabide

konpultsibo horrek jarraitu egiten du.

Eskala ebolutiboan zehar garunak gizakiaren edo espeziearen biziraupenerako

beharrezkoak diren mekanismoak garatu ditu; garuneko sari-zirkuituak hain zuzen ere.

Zirkuitu hauek jokaera erabilgarriak sendotu eta mingarriak direnak ezabatzen dituzte;

honela, bide neuronal hauek plazerrak eta minak, asetze emozionala edo sexualak, goseak,

egarriak eta asetasunak aktibatzen dituzte. Aktibazio honek estimulazio edo asebetetze

egoera mantentzeko premia eragiten du.

Nahiz eta molekularki oso ezberdinak diren droga adiktibo asko egon eta

hauentzako espezifikoak diren hartzaile barietate handia izan arren, guztiek dute ezaugarri

fisiopatologiko amankomun bat, bide mesolinbiko dopaminergikoaren aktibazioa; hau da, sarizirkuituen

aktibazioa (Nestler, 2001). Sexua, janaria eta edaria era naturalean sari-sistema

honen errefortzatzaileak diren bezala, drogak berdin jokatzen dute baina era patologikoan

(Fernández-Espejo, 2002).

Sari-sistema edo zirkuitu honen osagai nagusiak mesenzefaloko barneko gune

tegmentela (ventral tegmental area edo VTA) eta prosenzefaloko (forebrain) accumbens nukleoa

(estriatuko barnekaldea edo NAC), garun kortex frontala edo prefrontala (PF) eta amigdala

dira (Koob eta Nestler, 1997). VTA-an neurona dopaminergikoen somak aurkitzen dira eta

hemendik NAC-era doaz bere axoiak. Era berean, NAC-etik PF-ra eta amigdalara doaz

bere projekzio gehienak. Gainera, sari-sistema honek beste konexio neuronal asko ditu bai

hipokanpoa, estriatua eta mesenzefaloko edo kortexeko beste gune batzuekin (Fernández-

Espejo, 2000). Sistema konplexu eta integratu honetan neurotransmisore nagusia dopamina

izan arren, beste neurotransmisore erregulatzaile askok parte hartzen dutela deskribatu da

laborategiko ikerketa ezberdinetan (Koob eta lank., 1998; Wickelgren, 1998). Honela,

sistema mesolimbikoan neurona glutamatergikoak, GABAergikoak, serotoninergikoak,

noradrenergikoak eta opioidergikoak aurki daitezke. Azkeneko hauen artean zirkuitu

entzefalinergikoak dira ugarienak eta orokorrean laburrak izaten dira. Hala ere, badaude

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!