26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Emaitzak

2. Gizaki eta arratoiaren NSZ-ko peptidasa ezberdinen

banaketa erregionala.

Hurrengo 11 tauletan eta dagozkien grafikatan gizaki eta arratoi tratatugabeen NSZ-ko

atal ezberdinetako aktibitate peptidasikoak azaltzen dira. Aukeratutako garun guneak 7 izan

ziren, amigdala (A), hipotalamoa (Ht), hipokanpoa (Hc), kaudatua (K), kortex prefrontala

(PF), okzipitala (O) eta parietala (P) hain zuzen.

Aktibitateen baloreak mg proteinako peptidasa aktibitate unitateetan eman dira

(PAU/mg proteina), batazbestekoak eta estandart erroreak (S.E) azaltzen direlarik.

Taula eta grafiketan adierazten diren konparaketak gizakia eta arratoiaren arteko

aktibitate peptidasikoena da. Konparaketa horretarako parekatu gabeko T Student-a erabili

dugu tresna estatistiko bezala. Lortutako probabilitateak honela adierazi dira: P< 0.05 (*),

P< 0.01 (**) edo P< 0.005 (***) datu esangarrientzako, eta (e.e.) batekin ez esangarriak

zirenean.

Banaketa erregionalean aldakuntza esangarriak gertatu diren kasuetan (guneetako

aktibitateak ANOVA bitartez konparatuz), hauek tauletan adierazten dira. Banaketa

homogeneoa edo berezitasun esangarririk egon ez den kasuetan ez da ezer adierazi tauletan.

Datuen irakurketa errazteko, lehenengo atal batean zatiki solugarriko peptidasen

aktibitateak azaltzen dira eta bigarren atalean mintzari lotutako entzimen aktibitateak.

2.1. Peptidasa solugarriak:

2.1 Taulan eta 2.1 grafikan PSA solugarriak (EC 3.4.11.14) NSZ-ko atal ezberdinetan

emandako baloreak azaltzen dira. Aktibitatea bai gizakian eta bai arratoiaren garuneko atal

guztietan ikusi den arren, gizakiaren kasuan kortexean agertutako baloreak beste

guneetakoa baino txikiagoak izan dira (ANOVA: P < 0.05).

Alderantziz, aktibitate espezifikoa gizakiaren kasuan arratoiarena baino handiagoa dela

atal guztietan ikusi dugu; hipotalamoaren kasuan adibidez, ia %46 handiagoa.

111

Doktore-tesia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!