26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eztabaida

fisikoan agertutako neuroegokitze fenomenoak aipatutako sari sistemako neuronetan eta

beste zelula askotan deskribatu dira (Nestler eta Aghajanian, 1997; Nestler, 2001).

229

3.1. Opiazeoekiko menpekotasuna eta BPO-en

katabolismoa:

Sarreran azaldu den bezala, gure nerbio sistema zentralean barne sistema opioidea

dagoela ezagutzean opiazeoen kontsumo kronikoak sistema honen alderdi ezberdinetan

nola eragiten duen ezagutzeko ikerketak gelditu gabeak izan dira. Morfina edo heroinaren

erabilpenak NSZ-ko gune ezberdinetan oreka patologiko berri bat ezartzen du.

Neuroegokitze prozesu honen lokarrietariko bat hartzaile-osteko fenomenoak direnaren

teoria tinko bat dago, non proteina ezberdinen metabolismoaren aldaketa ugari deskribatu

diren (Nestler eta Aghajanian; 1997).

Zentzu honetan aztertutako puntuetariko bat peptido opioideen erregulazioarena

izan da. Agertutako emaitzak eta proposamenak (batez ere peptido aktiboei dagokionez)

askotan kontrajarriak izan diren arren, neuropeptido hauen biosintesian beheranzko

erregulazio bat dagoela uste da (Trujillo eta Akil, 1991; Trujillo eta lank., 1995). Berriz,

BPO-en katabolismoaren erregulazioari buruz hutsune nabarmena daukagu.

Tesiaren puntu honetarako aztertutako aminopeptidasen artean APN-a izan da

entzefelina anderatzaile “in vivo” bezala onartutena (Gros, 1985). Hala ere, puromizinak

naloxona-bitartez itzulgarria den analgesia sor dezakela ikusi da (Herman eta lank., 1985)

eta esperimentu zuzenetan PSA-k entzefalinak anderaten dituela baieztatu da (McLellan eta

lank., 1988; Gibson eta lank., 1989; Mantle, 1992; e.a.). Gainera, aminopeptidasa biak beste

BPO edo hauen zati txikien hidrolisia (dinorfina antzeko peptido txikiak adibidez) egiten

duela deskribatu da (Taylor, 1993).

Gure ikerlanetan opiazeoek bai APN eta bai PSA aktibitatearen gain eragina dutela

ikusi dugu:

Doktore-tesia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!