26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

78

2.6. Proteinen neurketa:

Doktore-tesia

Metodoak

Laginetan dagoen proteina kontzentrazioa kalkulatzeko metodoa Coomasie urdin

disdiratsu izeneko koloranteak polipeptidoekiko duen afinitatean oinarritzen da (Bradford,

1976). Teknika kolorimetrikoa da, hau da, zenbait konposatu kimikok argia zurgatzeko

duten gaitasunean oinarritzen da.

Kolorantea proteinekin lotu eta gai kimiko horren zurgapenaren uhin luzeran aldaketa

bat gertatzen da, 465 nm-tik 595 nm-tara pasaz. Zurgapen gehikuntza, kolorantea

saturantea izanik, proteina kontzentrazioarekiko zuzenki proportzionala da. Honela,

absortzioaren gehikuntza espektrofotometro edo kolorimetro batean neurtuz proteina

kantitate ezagunekin egindako zurgapen patroi-zuzen batean interpola daiteke.

Gure esperimentuetan 10 ml lagin 2 ml Bradford erreaktiborekin inkubatu (5 min) eta

sahodi bakoitzeren edukinaren absorbantzia fotometroan neurtzen genuen, absortzioaren

uhin-luzera kontrolatzen duen monomarkadorea 595 nm-tan finkatuz.

Patroi-zuzena egiteko, behi-seroalbuminaz prestatutako kontzentrazio jakineko

alikuotaren µl ezberdinak jarri eta bakoitza Bradford erreaktiboaren 2ml-rekin inkubatzen

genituen. Lortutako absorbantziaren emaitzak, kontzentrazioarekiko proportzionaltasun

zuzena azaltzen duen Y= aX + b funtzio zuzen batera doitzen direla ikusi eta zuzen

horretan gure laginekin lortutako absorbantzia balioak interpolatzen genituen.

2.7. Metodo estatistikoa

Tesi honetan, egindako neurketa eta planteatutako talde moten arabera metodo

estatistiko ezberdinak erabili dira konparaketen esangarritasuna jakiteko:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!