26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Helburuak

entzefalinergikoak edota dinorfina azaltzen dutenak (Koob eta Nestler, 1997; Nestler,

2001).

Tolerantzia eta abstinentzia, opiazeoen kontsumo errepikatuak eragindako

neuroegokitzearen ondorioz gertatzen dira. Maila zelularrean ezarritako oreka patologiko

honen lokarrietariko bat hartzaile osteko fenomenoak dira eta bertan proteina ezberdinen

metabolismoaren aldaketa ugari deskribatu dira (Nestler eta Aghajanian, 1997). Hauen

artean, barne peptido opioideen (BPO) erregulazioari dagozkion ikerlanak nahiko

kontrajarriak izan dira eta hutsune ugari daude. Hala ere, zerbait gertatzen dela argi dago,

behintzat biosintesi prozesuari dagokionez (Trujillo eta Akil, 1991; Trujillo eta lank., 1995).

Katabolismoari dagokionez, APN edo endopeptidasa neutroaren inhibitzaileekin egindako

ikerlanak izan dira ugarienak. Tiorfana, kelatorfana, RB-101, e.a. inhibitzaileren botere

analgesikoa eta abstinentzia sintoma aurkakoa frogatzen dituztenak, alegia (Maldonado eta

lank., 1992; Roques eta Noble, 1995; Roques eta lank., 1999).

Hutsune hauek betetzen joateko helburuarekin, gizaki heroinazaleen eta tolerantzia

edo abstinentzia duten animalia ereduen garuneko peptidasa ezberdinen modulaziorik

gertatzen denentz deskribatzea proposatu da. Gizakiaren kasuan garun kortex prefrontala

eta nukleo kaudatua izan dira aztergai. Arratoietan berriz, garun kortexa (prefrontala

adibidez), amigdala, hipotalamoa, hipokanpoa eta kaudatua.

Sistema opioidearen erregulazioak opiazeoekiko menpekotasunean duen eragina

hobeto ulertzeko, ikerlan honetan BPO-en anderakuntzan garrantzitsuenak diren

aminopeptidasa biak (PSA eta APN-a) aztertu dira.

Bestalde, opiazeoen kontsumo errepikatuak beste neuropeptido askoren

katabolismoan sortutako eraginari buruzko ikerlanak oraindik eskasagoak direnez; TRH-a,

angiotentsina, bradikinina, basopresina, e.a. neuropeptidoren aderatzaileak diren entzimen

aktibitateak neurtu dira.

57

Doktore-tesia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!