26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Materiala

Doktoretza-tesi honen alderdi esperimental guztia Medikuntza eta Odontologia

Fakultateko Fisiologia Sailari esleitutako Neurokimika Laborategietan egin da (UPV/EHU),

Jon Irazusta Astiazaran Saileko Katedradunaren zuzendaritzapean.

1. Materiala

1.1. Esperimentazio animaliak eta talde esperimentalak:

Animaliak:

Erabilitako animaliak Sprague Dawley anduiko eta barietate albinoko arratoi harrak izan

ziren, 225-300 gramo eta 6 – 9 asteko adinekoak hain zuzen ere.

Talde guztiak plastiko polikarbonatuzko kaioletan eduki ziren Euskal Herriko

Unibertsitateko abeltegian argitasun / iluntasun (12h / 12h), hezetasun (50%) eta

tenperatura (24ºC) baldintza arruntetan. Animaliak ad libitum elikatu ziren ura eta UAR 104

motako dieta estandarrarekin (Panlab ® ). Edukina: gluzidoak (%58), proteinak (%17),

lipidoak (%3), zelulosa (%5), mineralak (%5) eta hezetasuna (%12).

Taldeak:

I. Lan honetan, helburuan azaldu bezala, lehenengo fase batean animalia tratatugabeetan

peptidasa ezberdinen deskribapen orokorra egin zen garuneko zati ezberdinetan eta garun

kortexeko zatiki azpizelularretan. Azken honen purutasuna zehazteko frogak ere egin ziren.

Hau guztirako ondoren adierazten diren animalia erabili ziren:

Nerbio sistema zentraleko atal ezberdinetan (n= 12).

Garuneko kortexaren zatiki azpizelularretan (n= 12).

Zatiki azpizelularren purotasun frogak (n = 8).

59

Doktore-tesia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!