26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Sarrera

batek arratoia espontaneoki abstinentzia egoeran sartzen denean estriatuko entzefalina

mailen gutxitzea ematen dela argitaratu zuen (Bergstrom eta Terenius, 1979). Datu hau

kontrajarriz, Wüster-en taldeak (1980) naloxonarekin eraginiko abstinentzian estriatuko

met-entzefalina mailak igo egiten direla argitaratu zuen.

β-Endorfinei dagokionez, BPO hauen mailak morfina tratamendu kronikoekin ez

direla aldatzen adierazi zuten Höllt eta lankideek (1978) hipotalamo, hipofisi eta plasman

egindako jarraipenetan. Hurrengo urtean Przewlockiren taldeak (1979) morfina tratamendu

luzeetan arratoi burmuinean eta hipofisian endorfina mailak murrizten direla argitaratu

zuten. Dinorfinei dagokionez, burmuinean eta hipofisian morfina-menpekotasunean

peptido hauen mailak egonkor mantentzen direla deskribatu zen (Ho eta lank., 1982).

Heroinarekin egindako ikerketak eskasagoak dira. 1987an azaldutako lan batean,

animalietan 72 ordutarako heroinazko pelletak ezarri ondoren menpekotasuna zuten

arratoien NSZ-ko atal ezberdinetan entzefalina eta dinorfinen maila igotze handiak ikusi

ziren (Weissman eta Zamir, 1987). Ikus daitekenez, lan honen emaitzak ez datoz bat Shani

eta lankideak (1979) morfina pelletekin lortutako emaitzekin. 1999an egindako ikerlan

batean, Cappendijk eta lankideek heroinaz tratatutako animalien (autohornikuntza

esperimentuak) estriatuan dinorfina eta entzefalina mailak altuak direla ikusi zuten. Ikerketa

berberean kokaina animalia taldeak ere bazituzten eta ez zituzten aldaketa berdinak ikusi,

BPO-en erregulazioa hartzaile opioideen bitartezko ekintza izan behar duela proposatuz

(Cappendijk eta lank., 1999).

Gai berdinean sakondu nahian baina planteamendua aldatuz, beharbada ikuspegi

terapeutiko batekin, barne peptido ezberdinez eginiko tratamenduak morfina edo heroinak

eragindako abstinentzia sindromea leundu zezakeen ala ez jakiteko frogak egin dira. 1976an

animalia ikerketetan β-endorfinak abstinentzia murriztu dezakela deskribatu zuten Tseng

eta lankideek; eta ez zen efektu berbera ikusi entzefalina eta dinorfinekin, beharbada

peptido hauen in vivo inaktibazio azkarrarengatik. Gizakiarekin egindako ikerketetan,

adibidez entzefalinen analogo sintetikoa den FK 33-824-rekin eginiko froga klinikotetan

konposatu honek heroinazaleen abstinentzia sintomak murriztu zitzakeela ikusi zen. Hala

ere, murrizketa hau morfinak sortutakoa baino txikiagoa zen (Holmstrand eta Gune, 1980).

Hiru urte beranduago abstinentziadun heroinazaleetan β-endorfina, entzefalina edo

45

Doktore-tesia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!