26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Emaitzak

3. Heroinaren efektua giza garunaren kortex prefrontaleko

eta nukleo kaudatuko peptidasa ezberdinen gain.

Hurrengo 11 taula eta dagozkien grafiketan heroinazale eta beraien kontrolen garunen

aktibitate peptidasiko ezberdinak deskribatzen dira. Aztertutako atalak kortex prefrontala

eta nukleo kaudatua izan dira eta heroinak entzima hauen gain eraginik duenentz jakiteko

heroina taldea eta kontrolen arteko konparaketa egin da.

Kasuen kopurua nahiko txikia zenez (n= 8 kortexarentzako eta n= 5 kaudatuentzako),

BPO-ak anderatzen dituzten entzimen azterketarako, kasu bakoitzarekin esperimentu bat

baino gehiago egin da eta datu guztien tratamendurako Neurri Errepikatuko Bariantzaren

Analisia (ANOVA) erabili dugu. Kasu kopuruaren muga horri lagin kantitatearen eskasia

gehitu behar zitzaion; hori dela eta beste peptidasa talde hetereogenoaren artean guretzat

aipagarrienak direnekin ere (prolil endopeptidasa eta arginina aminopeptidasa) entseiuak

errepikatu ditugu eta tratamendu estatistiko berbera egin diegu. Besteekin berriz (Leu-AP,

ASP-AP eta Piroglutamil-P), n bakoitzeko esperimentu bakarra egin da eta heroina taldea

eta kontrolen arteko konparaketa egiteko parekatu gabeko T Student-a aplikatu dugu.

Aktibitateen baloreak mg proteinako peptidasa aktibitate unitateetan eman dira

(PAU/mg proteina), batazbestekoak eta estandart erroreak (S.E) azaltzen direlarik. Bai

ANOVA eta T Student-aren probabilitateak honela adierazi dira: P< 0.05 (* batekin

grafikan), P< 0.01 (**) edo P< 0.005 (***) datu esangarrientzako, eta (e.e.) batekin ez

esangarriak zirenean.

Datuen irakurketa errazteko, lehenengo atalean BPO-ak anderatzen dituzten

aminopeptidasa aktibitateak jarri ditugu eta bigarrenean beste peptidasa talde heterogeneoa

azaltzen dira.

3.1. BPO-ak anderatzen dituzten aminopeptidasak:

3.1. Taula eta 3.1. grafikan PSA (EC 3.4.11.2) solugarriaren aktibitatea azaltzen da. Bai

kortex prefrontalean bai kaudatuan heroina taldeko aktibitate entzimatikoa kontrolena

137

Doktore-tesia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!