26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

40

Doktore-Tesia

Sarrera

berezkoa denean, morfina eta heroinaren kasuan, efektuak 12. orduan azalduz doaz, 24-48

ordutan gailurra, eta ia 5 egun iraun ditzake.

Gizakian, seinu eta sintomei dagokionez, lehenengo fase bat dago rinorrea,

aharrausiak, antsietatea eta negar-jarioarekin. Fase gailurrean ile-tentetzea, midriasia, izerdia,

takikardia, urduritasuna, antsietatea, dardarak, insomnioa, min artikularra eta mialgiak

azaltzen dira. Azken fasean sukarra, tripalak, beherako eta gorakoak, berezko eiakulazioa

eta pisu galtzea dira ugarienak.

Animalietan suminkortasuna, urduritasuna, hiperalgesia, jauziak, gorputz-astintzea,

pisu-galtzea, beherakoak, berezko eiakulazioa, garrasiak, agresibitatea, e.a seinu ikus

daitezke (Pineda-Ortiz, 2001).

Sintomatologia zentral eta begetatibo honetan locus coreuleus (LC) izeneko gune

mesentzefalikoaren erantzunkizuna handia zela deskribatu zenetik (Aghajanian, 1978)

badira 25 urte. Abstinentzia sindromean gune noradrenergiko honetako hiperaktibitatea

gertatzen dela frogatzeko α 2-hartzaile adrenergikoen agonista den klonidina erabili zuten,

errebotezko efektu hoiek baretu egiten zirela deskribatuz.

NSZ-ko neurona noradrenergikoen ia erdia dituen gune honetan µ-hartzaileen

dentsitatea nahiko altua da (Foote eta lank., 1983). Bertan, sarrera honen 1.3.4 atalean

azaldu bezala, opiazeoak neurona mailan akutuki neuronen aktibitate bioelektrikoa eta

neurotransmisore askapenaren inhibizioa eragiten dute. Efektu hau Gi/G0 proteinei

lotutako µ-hartzaileen bitartez sortzen da, G proteina hoiekin erlazionatutako potasio

erretenak zabaldu (North eta lank., 1987) eta AMPz menpeko sodio erretenak ixten baitira

(Alreja eta Aghajanian, 1993). Opiazeoak akutuki ematean adenilil ziklasaren (AC)

inhibizioa eragiten da (Beitner eta lank., 1987) proteina askoren AMPz-aren menpeko

fosforilazioa gutxitz (Guitart eta Nestler, 1989), eta ondorioz expresio genikoa bezalako

hainbat funtzio zelularri eraginez. Zentzu honetan, CREB (cAMP response element binding)

edo c-Fos bezalako transkripzio faktoreen fosforilazioa gutxitzen dela deskribatu da

(Guitart eta lank., 1992; Hayward eta lank., 1990). Opiazeoekiko menpekotasunean

azaldutako egokitze molekularrak gene espezifikoen transkripzio aldaketen ondorioz izan

litezke.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!