26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

52

Doktore-Tesia

Sarrera

Ikus daitekeenez NSZ-an edo maila periferikoan opiazeoak zuzenean BPO-en

entzima anderatzaileengain duten eraginari buruzko ikerlanak nahiko eskasak dira.

Dirudienez, neurtutako entzimetan morfina tratamendu kronikoak hauen aktibazioa

eragiten du, kasu batzutan naloxonarekin itzultzen den efektua. Baina oraindik gai honetan

hutsune asko daude, eta are gehiago heroinarekin eginiko lanetan. Horregatik, tesi honen

helburuetariko bat BPO sistemaren katabolismoan opiazeoekiko tolerantzia edo

abstinentzia sindromean agertu litezkeen aldaketen deskribapen sakona egitea izan da; bai

gizaki zein animalietan.

3.6. Menpekotasuna, beste neuropeptidoak eta

hauen anderakuntza:

Tesi honetan aztertuko diren peptidasak BPO-ak ez diren beste peptido batzuen

inaktibazioaren arduradunak dira; hauen artean ezagunenak TRH-a, basopresina, hormona

sexualen askatzaileak, angiotentsina II eta III, bradikininak, P substantzia, e.a. direlarik.

TRH-a eta opiazeoak erlazionatzen dituzten lanak ez dira gutxi izan. TRH-ak

morfina abstinentzia sindromean agertutako hipotermia itzultzen duela frogatu da

(Bhargava HN, 1980). Morfina tratamenduak sortzen duen analgesiarekiko tolerantzia

TRH-ak murriztu egin dezakeela ere deskribatu da (Ramarao eta Bhargava, 1990). Morfina

abstinentzia sindromean PAG-an TRH-aren aitzindariak eta beren RNAm mailak

handitzen direla deskribatu da, sindromearen modulatzaile papera izan lezaketela

proposatuz (Ghan eta Sevarino, 1996; Legradi eta lank., 1996). 2002an, hipotalamo

lateralean TRH mailak abstinentzia sindromean handitu egiten direla ikusi da (Nillni eta

lank., 2002). Hormona honen anderakuntzan zerikusia duten entzima bi, prolilendopeptidasa

eta dipeptidil-peptidasa IV, abstinentzia sindromean hipotalamoan aktibitate

handiagoa azaltzen dutela deskribatu da (Idänpään-Heikkilä eta lank., 1995).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!