26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

28

Doktore-Tesia

Sarrera

Piroglutamil peptidasa I-ek, espektru zabaleko aminopeptidasa, piroglutamiko

hondarra duten peptido gehienak anderatu ditzake (Browne eta lank., 1983). Entzima hau,

gizakiaren eta arratoiaren garun kortexean eta beste organo batzuetan isolatu da; baita

ugaztunak ez diren beste animalietan eta bakterioetan ere (Cummins eta lank., 1998). Oso

hurbileko ikerlan batean gizakiaren PG I klonatu da (Dando eta lank., 2003).

Autore gehienak soilik zitosolean aurki daitekeela dioten bitartean (Cummins eta

lank., 1998) badira mintzean entzima hau neurtu izan dutenak eta, beraz, isoforma biko

entzima dela (Alba eta lank., 1995).

Bere paper fisiologikoa neuropeptidoen metabolismoan ez dago oso argi, entzima

solugarri gehienekin gertatzen den bezala. Posible da minduta edo zahartuta dauden

bixikuletatik zelula barnera askatutako edo gehiegi ekoiztutako neuropeptidoen

katabolismoan parte hartzea (O’Cuinn eta lank., 1990; Bauer K, 1987) edota beste entzima

batzuekin ikusi den bezala hauek gune extrazelularrera askatzea eta bertan egitea beren

funtzioa (Vincent eta lank., 1996; Cummins eta lank., 1998).

Gure tesian entzima honen deskribapena egitea aukeratu genuenez beste

piroglutamil peptidasaren aipamena baino ez dugu eginen.

Piroglutamil peptidasa II-a, mintzari lotutako entzima, TRH hormonarekiko edo

antzeko tripeptidoekiko espezifikoa dela onartu da (O’Connor eta lank., 1985). Arratoi

garunean aspalditik isolatua izan den bitartean, lehenengoz 1999an klonatu eta deskribatu

da gizakian (Schomburg eta lank., 1999). Dirudienez, sueroan isolatutako isoforma seriko

bat ere badu (serum tiroliberinasa) eta forma biek dute jatorri genetiko berbera (Cumming eta

lank., 1998; Schmitmeier eta lank., 2002).

2.2.2.3. Aspartil aminopeptidasa (EC 3.4.11.21):

Kelly eta lankideek orain 1983an saguaren garun homogenatuen zitosolean Nmuturrean

aminoazido azidoak dituzten peptidoak hidrolisatzeko gai zen entzima purifikatu

zuten. 445 kD inguruko entzima honek glutamikoarekiko baino aspartikoarekiko afinitate

gehiago zuenez aspartil aminopeptidasa (APA) izena hartu zuen (Kelly eta lank., 1983). Duela

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!