26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

48

Doktore-Tesia

Sarrera

opioidergikoen hiperaktibitate egoerak BPO-en biltegiak azkar agortu ditzake, biosintesia

inhibituta baitago. Biosintesia normalizatu ahala ordu edo egun batzutan egoera baldintza

fisiologikoetara bueltatuko litzateke (Trujillo eta Akil, 1991).

Atal honekin bukatzeko, komenigarria da tolerantzia edo abstinentzia

fenomenoarekin eta barne opioide sistemarekin erlazioa duen gai bati buruzko aipamen

berezia egitea: Peptido “antiopioideak” (AOP):

Opiazeoen eraginez sortutako neuroegokitze mekanismoen artean orain arte

azaldutako fenomeno nagusiak hartzaile mailan eta hartzaile-ostekoak izan dira; azken

hauen artean, BPO-en biosintesiaren beheranzko erregulazioaren hipotesia. Baina azpiatal

honetan kokatuta, ikerlari askoren ustez, ekintza antiopioidea duten peptido batzuk morfina

tolerantzia edo abstinentzia fenomenoan eragina izan dezakete.

Baldintza fisiologikoetan jakina da BPO-ek dituzten ekintza nagusien artean

nozizepzioaren kontrola dagoela. Urteetan zehar aurkeztutako lan ezberdinek gure NSZ-an

BPO “klasikoen” eta opiazeo exogenoen ekintzak modulatzen dituzten peptidoak

sintetisatzen direla frogatu dute. Hala ere peptido ezberdin hauen artean batzuk propietate

opioide eta antiopioideak dituztela frogatu denez, “antiopioide” hitza nahiko zalantzazkoa

da eta “opioiden modulatzaile” bezala deitzea komenigarriagoa litzateke (Cesselin F, 1995).

Propietate “antiopioideak” edo “opioide modulatzaileak” dituzten peptidoen

adibideak hauek dira (Rothman RB, 1992; Harrison eta lank., 1998): Neuropeptido FF,

Orfanina FQ edo nozizeptina, Tyr-MIF peptidoak, CCK-8, TRH-a, α-MSH eta baita BPO

batzuk ere (dinorfina 1-13, dinorfina 1-17, β-endorfina 1-27, e.a). Hauen artean batzuk

morfinaren antinozizepzioa leuntzen dute (Tyr-MIF, CCK-8 edo NPFF-ak), morfinarekiko

tolerantzia murriztu dezakete (α-MSH, TRH), abstinentzia prezipitatu dezakete (NPFF),

e.a.

Gai hau oraindik sakontzeko dagoen arren, morfinarekiko tolerantzia eta

abstinentzia prozesuetan peptido hauek eraginen bat izan dezaketela argitzen ari da. Izan

ere, animali ereduetan nabaria zen zenbat eta tolerantzia sakonagoa izan hainbat eta

naloxona dosi txikiagoa behar izana abstinentzia sindromea eragiteko. Orokorki azalduz,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!