26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eztabaida

IV. Gainera, gune hauek menpekotasunari dagokion punturako egokiak iruditu

zitzaizkigunez, egoera fisiologikoetan neurtutako garun atalak eta hurrengo fasean egoera

patologikoan aztertutakoak berdinak izatea pentsatu dugu.

Orokorrean, ikertutako peptidasa aktibitateen banaketa erregionala bai gizaki zein

arratoiaren garunean nahiko homogenoa izan da, PEP, PSA solugarria eta APB-an

agertutako ezberdintasun esangarriak kontuan hartu gabe. Zazpi entzimen aktibitateak

espezie bietan aztertutako garun gune guztietan ikusi dira.

Gainera, aztertutako 3 peptidasen aktibitateetan (PEP, PSA eta APB-a) espezie

arteko ezberdintasun esangarriak azaldu dira. Beste aktibitateetan joera adierazgarri batzuk

ikusi arren, ezberdintasunak ez dira esangarriak izan.

223

2.1. Prolil endopeptidasa peptido ezberdinen (adibidez TRH-a eta

ADH-a) anderakuntza eragin dezakeen entzima bezala deskribatu da (Welches eta lank.,

1993). Sinapsi mailan neuropeptido ezberdinen inaktibazioa hauen prolil aminoazidoak

hidrolisatuz eragiten duela dakigu (Walter eta lank., 1971; O’Leary eta lank., 1996). Bere

kokapena arratoi eta gizakiaren NSZ-ean ezaguna da (Kato eta lank., 1980; Wilk, 1983;

Kalwant eta lank., 1991) eta gure esperimentuetan horrela dela baieztatu dugu.

Baina PEP-aren aktibitatean, bai solugarrian zein mintzari lotutakoan, adierazgarriak

iruditu zaizkigun emaitza bi azpimarratu behar dira:

2.1.1. Arratoiaren garunean PEP-aren banaketa nahiko homogeneoa dela azaldu

den bitartean (amigdalan ikusitako joera salbu), giza garun kortexean beste guneetan baino

aktibitate esangarriki handiagoak azaltzen dira. Emaitza hauek Kato eta lankideak (1980)

giza garun homogenatuetan ikusitako PEP solugarriaren emaitzekin bat dator.

Griffiths eta lankideek (1985) TRH-aren anderakuntza mailak kortexean beste

ataletan baino nabariagoak direla deskribatu zuten. Gure lanean azaldutako kortexeko 3 atal

ezberdineko (PF, O eta P) PEP isoforma bien maila altuak lan horretan azaldutakoa

sostengatzen dute, PEP-a TRH-aren inaktibazioan zerikusia duela deskribatu baita

(Welches eta lank., 1993). Hipotalamoko hormona peptidiko honek, TSH-a edo hormona

Doktore-tesia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!