26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

224

Doktore-tesia

Eztabaida

tiroideen askapenean duen eraginaz gain, eragin trofiko zuzenak dituela deskribatu da

(Banda eta lank., 1985 eta 1987; Bauer, 1987). Beraz, PEP aktibitatea NSZ-an filogenetikoki

eboluzionatuago dauden guneetan azaltzeak oraindik hain ezezaguna den ehun honen

garapenean entzima honek funtzioren bat izan behar duen susmopean jartzen gaitu. Egia

esan, emaitza interesgarri hauek, espezie gehiagoren filogenesian PEP-aren funtzioa zein

izan daitekeen ulertzeko asmoz, ikerketa lerro berri bat zabaldu dute gure taldean

(Agirregoitia eta lank., 2003).

Hildu honetan, ikerlan anitzetan PEP-a oroimena, ezagutza eta ikaskuntza

funtzioarekin erlazionatu da (Shishido eta lank., 1998); garun kortexarekin erlazio zuzena

duten funtzioekin alegia (Coyle eta lank., 1983; Araujo eta lank., 1988). Are gehiago,

azkeneko hamarkadan Alzheimer, Parkinsona, Huntington, e.a. endekapenezko gaixotasun

neurologikoetan entzima honen aktibitate aldaketak ikusi dira. Alzheimerraren kasuan PEP

garun kortexean soilik agertzen dela eragindua deskribatu da (Ichai eta lank., 1994; Mantle

eta lank., 1996). Gainera, entzima honek oroimenarekin zerikusia duela eta, gaur egun PEPren

inhibitzaileekin azterketa preklinikoak egiten hasi dira karraskari, tximino eta gizakian

(Schneider eta lank., 2002; Morain eta lank., 2002) emaitza onak agertu direlarik.

Inhibitzaile hauek garun kortexean eragin gehiago dutela ere deskribatu da (Toide eta lank.,

1995).

Beraz datu hauek ikusita eta argitaratuko ikerlanak kontuan hartuz, gizakiaren garun

kortexaren fisiologian PEP-ak funtzioren bat izan dezakela proposatu daiteke.

2.1.2. Peptidasa honen analisian ikusitako beste berezitasun bat espezie arteko

aktibitate maila hain ezberdinak izan dira. Izan ere, giza garuneko PEP aktibitatea

arratoiarena baino handiagoa dela aurkitu dugu aztertutako garuneko atal guztietan eta

entzimaren isoforma bietan. Baina espezie bien kortexeko PEP mailak konparatuz, gizakian

entzima honen aktibitatea arratoian baino 3-4 bider handiagoa dela ikusi dugu.

Beharbada, emaitza hau goian eztabaidatutakoaren Hildu berberean kokatu

genezake. Garun kortexaren garapenarekin eta gune honekin zerikusia duten funtzio

bereziekin erlazionatu den entzima hau gizakiaren kortexean arratoian baino maila askoz

altuagoetan agertzeak badu bere logika.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!