26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

216

Doktore-tesia

Eztabaida

aminopeptidasaren aktibitate handienak zatiki azpizelular honetan aurkitzen dira. Era

berean, PSA solugarriaren eta arginil aminopeptidasaren (APB) banaketa homogeneoagoa

izan arren, zatiki sinaptosomalean aktibitate altuak ikus daitezke gizaki eta arratoiaren garun

kortexean.

Kokapen nagusi honen zergatia ulertzea ez da errazegia gaur arte ditugun datuekin

behintzat. 1987an Hersh eta lankideak peptidasa batzuk bere funtzioa sinapsi inguruan izan

dezaketela deskribatu zuten; neuropeptidoen zelula barneko katabolismoak sinapsietatik

hurbil peptido hauen kontzentrazio gradientea mantentzen lagundu lezaketela proposatuz.

Autore batzuen eritziz, entzima hauen kokapena nahiz eta zelula-barnekoa izan

neuropeptidoen anderakuntzan era bitan parte hartu lezakete: neuropeptidoak bere

hartzailearekin konplexu bat sortu eta zelulan barneratu ondoren, edota peptidasak gune

sinaptikora askatuz gero (Gibson eta lank., 1989). Ideia honi lagunduz, duela gutxi PSA-ren

sinapsirainoko garraio axonala frogatzen duen lan bat aurkeztu da, entzima honen

neuropeptido anderatzaile funtzioa bukaera edo gune sinaptikoan gertatzen dela

proposatuz (Yamamoto eta lank., 2002). APB-aren kasuan ere, arratoiaren guruin

adrenaleko feokromozitoma zeluletan entzima honen jariaketa deskribatu da (Balogh eta

lank., 1998). Beraz, entzima solugarri hauen aktibitate nagusia zelula barnean gertatzen dela

argi egon arren, sinapsi inguruan proportzio handietan azaltzeak zergatia bat baino gehiago

izatea posible litzateke, ezin daitekelarik entzimen askapenaren hipotesia baztertu.

Bestalde, zelula arteko komunikazioan eragina duten peptidoak kontuan hartu gabe,

proteina ezberdinen apurketaren ondorioz eratutako peptidoen anderakuntza nagusiki

zelula barnean gertatzen dela onartuta dago; zitosolean batipat (O’Cuinn, 1997).

Tesi honetan deskribatutako entzima solugarri guztietan zatiki sinaptosomalean eta

zitosolikoan azaldutako aktibitateak batera aztertuko bagenitu – azken finean

sinaptosometako edukina zitosola baita – aktibitate espezifiko guztiaren erdia edo gehiago

zelularen zitosolean ematen dela adierazi genezake. Aktibitate hauen artean PSA solugarria,

APB-a eta prolil endopeptidasa solugarriarenak (gizakian) beste entzimenak baino askoz

handiagoak izan dira. PSA-ren kasuan adibidez, aminopeptidasa hau garunean aurkitzen

den ugariena dela eta bere aktibitatearen %80-a zatiki solugarrian ematen dela dakigu

(McLellan eta Lank., 1988). Beraz deskribatutako aktibitate zitosoliko handia kontuan

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!