26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Sarrera

AOP batzuk morfina eman ahala gehiago sintetisatu edo askatzen dira, tolerantzia

fenomenoa azkartuz. Era berean, morfina emateari uztean, AOP-en askapen ez-arrunt hori

abstinentziaren efektuen arduradunetariko bat izan daiteke (Rothman, 1992). Hipotesi

honen adibide bezala, NPFF-ak abstinentzia prezipitatu dezakeela edota bere aurkako

antigorputzekin naloxonak eraginiko abstinentzia leundu dezakeela deskribatu da (Harrison

eta lank., 1998). Murphy eta lankideek (1996) arratoien sistema mesolinbikoko atal

konkretu batean orfanina FQ jartzeak NAC-ean dopamina askapen gutxitzea eragiten duela

deskribatu zuten. Hari berean, duela gutxiko ikerlan batek morfina tratamendu kronikoak

bide mesolinbikoan proorfanina FQ/nozizeptinaren gene aktibazioa eragiten duela

deskribatu zuen (Romualdi eta lank., 2002). Urte berean, Pommierren taldeak (2002) CCK-

2 hartzailearekiko knock-out saguen neuronetan BPO sistemaren goranzko erregulazioa

gertatzen dela adierazi zuten.

Ikus daitekenez, AOP-en sistemak nozizepzioa, menpekotasun psikikoa, tolerantzia

edo abstinentziaren mekanismo molekularrekin zerikusia duenaren teoriak gero eta indar

gehiago dauka eta fenomeno konplexu hauek ulertzeko bide berri bat izan daiteke, baita

terapeutikaren ikuspegitik ere.

3.5. Menpekotasuna eta BPO-en anderakuntza:

Lehengo atalean azaldu bezala, BPO-ak opiazeoekiko menpekotasunean duten

funtzioari buruzko ikerlan ugari zaldu dira azkeneko 25 urteetan. Emaitza nahiko

ezberdinak deskribatu diren arren, ideia amankomun bat dago opiazoen tratamendu

kronikoak BPO-en biosintesian beheranzko erregulazioa eragiten duela dioena; hau da,

peptido hauen sintesiaren hastapenetan feed-back negatiboa gertatzen dela (Trujillo eta

Akil, 1991; Trujillo eta lankideak 1995).

Baina morfina edo heroinarekiko menpekotasunean BPO-en katabolismoan

gertatzen denari buruz ezer gutxi idatzi da. Orain arte peptido hauek hidrolisatzeko gai

diren entzimei eta opiazeoen ekintzari buruzko ikerlan gehienak entzima hauen inhibitzaile

sintetikoen aurkikuntza eta nozizepzioarekin erlazionatutakoak izan dira. Zentzu honetan,

49

Doktore-tesia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!