26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Sarrera

aminopeptidasa N-ren inhibitzailea den bestatinak, alkohol kontsumoa murrizten duela

deskribatu zuten.

Morfinak BPO-en katabolismoan duen eraginari buruzko lanak oso eskasak dira.

Malfroy eta lankideak morfina tratamenduak entzefalinen anderakuntza handitzen zuela

deskribatu zuten 1978an. Hiru urte beranduago Hui eta lankideak (1981) morfina kronikoki

ematean naloxonarekin itzulezina zen entzefalinen anderakuntzaren handitzea ikusi zuten.

Hala ere, esperimentu berbera in vitro egitean naloxonak anderakuntza hau inhibitzen duela

adierazi zuten. 1987an entzefalinasa eta APN aktibitatearen inhibitzaileak diren felorfana

eta tiorfanarekin animali ereduetan egindako ikerketa interesgarri bat argitaratu zen.

Farmako hauek naloxona bitartez eraginiko abstinentzia sindromearen sintoma batzuk

murrizten zituztela ikusirik, abstinentziaren tratamendurako proposatu zituzten (Hahhmans

eta lank., 1987). 1998an urte Fukunaga eta lankideek beste peptidasen inhibitzaile batzuk

substantzia gris periakueduktalean mikroinjektatuz naloxona bitarteko abstinentziaren

leuntzea deskribatu zuten. Gainera entzefalinen analogoa den [D-Ala 2 , Met 5 ]entzefalinamida

injektatzeak ere abstinentziaren sintoma batzuk gutxitu zituenez, autore

hauen ustez PAG-an entzefalinen maila igotzeak abstinentzia sindromea leundu litzakeela

proposatu zuten.

Endo-oligopeptidasa (EC 3.4.22.9), entzefalina edukina duten peptidoak anderatuz

entzefalinak ekoizteko gai den entzima, naloxona bitarteko abstinentziadun arratoien NSZan

maila altuetan agertzen dela ikusi da (Paik eta lank., 1994).

Lan berberean maila periferikoan, gongoil linfatiko eta timoan, entzima honen

mailak abstinentzian igo egiten direla adierazi zuten Paik eta lankideak (1994). Urte batzuk

lehenago Korányi eta lankideek (1989) T linfozitoetako dipeptidil-peptidasa IV entziman

morfinak naloxonarekin itzulgarria den dosi-menpeko aktibazioa eragiten duela deskribatu

zuten. Giza granulozitoetan ere morfinak endopeptidasa neutroaren aktibazioa,

naloxonarekin itzulgarria dena, eragiten duela deskribatu da (Stefano eta lank., 1994). Maila

periferikoan ere, aortako zelula endotelialetan hain zuzen, morfinak Leu-entzefalinaren

anderakuntza aktibatzen duela deskribatu zen. Ekintza hau APN-a edo entzefalinasa baino,

angiotentsinaren entzima bihurtzailearen (AEB) aktibazioak eragina dela adierazi zuten

Melzig eta lankideak (1998).

51

Doktore-tesia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!