26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

228

Doktore-tesia

Eztabaida

3. Garuneko peptidasa aktibitateak

opiazeoekiko menpekotasunean.

Orain arte azaldutako guztia baldintza normaletan zeuden gizaki edo arratoien

garunetan eginiko ikerketak izan dira. Tesiaren azken puntuan neuropeptidoen

anderakuntzan opiazeoekiko menpekotasunak eraginik izan dezakeen aztertzen da.

Horretarako heroinarekiko tolerantzia zuten giza garunak eta morfinarekiko tolerantzia eta

abstinentziadun animali ereduen garunak izan ditugu aztergai.

Ikerketa fase honen helburu nagusia barne peptidoen anderakuntzan opiazeoen

erabilpen kronikoak aldaketarik sortzen duen jakitea izan da. Azken finean, morfina edo

heroinarekiko tolerantzia edo abstinentzia fenomenoak BPO sisteman izan lezakeen

eraginari buruzko ikerlan ugari azaldu dira, baina ezer gutxi dakigu peptido opioide hauen

katabolismoan zer gertatzen den egoera patologiko ezagun honetan. Zentzu honetan, BPOen

anderakuntzan eragiten duten aminopeptidasa nagusiak (APN eta PSA) (Gros, 1985;

McLellan eta lank., 1988) ikertu ditugu.

Bestalde, beste peptidasen azterketak neuropeptido gehiagoren metabolismoan

opiazeoek duten eragina ezagutzen lagundu diezagukenez, PEP, APB, LAP, APA eta PGI

entzimak ere aztertu ditugu.

Gizaki heroinazaleen (eta hauen kontrolen) kasuan, lortu ahal izan den garun lagin

kantitatea eta barietatea mugatua izan da. Aztertutako atalak kortex prefrontala eta

estriatuko nukleo kaudatua izan dira. Morfinarekin tratatutako animalien kasuan berriz,

garun gune hoiez gain, amigdala, hipotalamoa, hipokanpoa, kortex parietala eta okzipitala

izan dira aukeratutakoak. Honen zergatia bigarren puntuan azaldutakoaz gain, opiazeoek

sortutako efektuak eta neuroegokitzeak aukeratutako garun gune gehienetan eragin berezia

duelako izan da. Adibidez, menpekotasun psikikoaren substratu neurala den sari-zirkuitu

edo sistema mesolinbikoak kortex prefrontalarekin, amigdala, hipokanpo, hipotalamo eta

estriatuarekin konexioak ditu (Koobs eta Nestler, 1997). Era berean, abstinentziaren

sintomen eragile garrantzitsuena mesentzefaloko locus coeruleus-a den arren, menpekotasun

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!