26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Sarrera

entzefalinen aitzindarien RNAm-ari deskribatu zuen. Estres estimuluetariko bat

opiazeoekiko abstinentzia sindromea izan zen eta egoera honetan proentzefalinaren RNAren

maila igotzeak ikusi ziren. Hurrengo urtean estriatuan egindako ikerketetan, tolerantzia

eta abstinentzia sindromean alderantzizko emaitzak azaldu ziren, estriatuan

preproentzefalina (PPE) RNAm maila jaisteak alegia (Uhl eta lank., 1988). 1992an Childersen

taldeak agonista opioideak sortutako adenilil ziklasaren beheranzko erregulazioaren

ondorioetariko bat PPE RNAm mailen gutxitzea zela adierazi zuen. Urte bete beranduago

Basheer eta Tempel-ek (1993) morfina tratamendu kronikoaren ondorioz emaitza

ezberdinak jaso zituzten NSZ-ko atalen arabera. Estriatuan eta kortex frontalean PPE-ren

RNAm mailak jaitsi egin ziren. Ordea, hipokanpoan gorakada nabarmena jasan zuten.

1995an Trujillo eta lankideak estriatuko atal ezberdinetan egindako frogetan morfina

tratamenduak PPEren mailak ez dituela aldatzen azpimarratu zuten.

Dinorfinen sistemari dagokionez, morfinazko tratamendu kronikoak

prodinorfinen mailen igotzea eragiten duela estriatuan (Trujilo eta Akil, 1990), eta bere

RNAm-ak beherantzko erregulazioa jasaten duela estriatuan eta hipokanpoan ( 1 Romualdi

eta lank., 1990) edota hipotalamoan (Basheer eta Tempel, 1993) deskribatu da.

Ikus daitekeenez, orain arte deskribatutakoarekin ez da erraza opiazeo

menpekotasuna eta BPO-en erregulazioaren arteko erlazioaren eskema orokor bat egitea.

Urteetan agertutako emaitzak eta proposaturiko hipotesiak ez datoz guztiak bat. Baina

behintzat zerbait argi gelditu bada zera da: hastapenetan uste zena zehaztuz, zuzenean

neuropeptido aktiboei baino bere metabolismoari eragiten diola opiazeoen tratamendu

kronikoak.

Egile askoren eritziz opiazeoak jarraian hartzean, droga hauen feed-back negatiboaren

ondorioz, peptido hauek kodifikatzen dituzten RNAm-aren sintesia murrizten da.

Biosintesiaren inhibizio hau aitzindari edo BPO aktiboen mailari ez eragiteak paradoxikoa

dirudien arren feed-back-aren hipotesiak nahiko errez azaltzen duela diote ikerlari hauek.

Izan ere, morfinak sorturiko inhibizioak BPO-ak dituzten neuronetan peptido hauen

askapena modulatzen du, eta horregatik nahiz eta biosintesia inhibitzen hasia egon, BPO

edo aitzindarien mailak altu edo egonkor diraute. Egoera hau nahiko ixila mantentzen da

morfinaren eraginpean, baina droga exogenoa hartzeari uztean (abstinentzia) neurona

47

Doktore-tesia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!