26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

46

Doktore-Tesia

Sarrera

dinorfina prestakinak benabidetik eman eta gero sindrome honetako sintomen murrizketa

gertatzen dela deskribatu zen (Wen eta lank., 1983). Clement-Jones-en taldeak (1979)

ikerlan interesgarri bat egin zuen gizaki heroinazaleekin, akupunturazko terapiak

abstinentzia sintomak murriztu zitzakeela frogatuz. Elektroakupunturak likido

zefalorrakideoko barne peptido hauen maila igotzeak eragiten zituela ikusi ondoren, efektu

terapeutiko honen azpian met-entzefalinaren askapena zegoela proposatu zuten.

Entzefalinen aurkikuntzaren (Hughes eta lankideak 1975an) hurrengo hamar

urteetan opiazeoekiko menpekotasuna eta barne peptido opioide mailak zuzenean

erlazionatzeko eginiko ikerketetan gauzak argiegi ez ziren gelditu. Gai honetan sakonduz

80. hamarkadaren bigarren erdian hasita, menpekotasun egoeran peptido opioideen

bioeraldaketan edo turn-overrean gertatutakoak ulertu nahian, peptido hauen proteina

aitzindarietan eta hauek kodifikatzen dituzten geneetan oinarritzen diren hainbat ikerlan

aurkeztu dira.

Lehenengo datuek, arratoietan morfina kronikoki ematean hipotalamoko

proopiomelanokortina (POMC: endorfinen aitzindaria) sistemaren gutxitzea edo downregulation

delakoa eragiten dela diote, aitzindari hau kodifikatzen duen RNA mezulariaren

maila txikiagotzeak ikusi ondoren (Mocchetti eta Costa, 1986). Talde berberak hipotesi hau

ziurtatzeko hipotalamoko POMC-aren edukina eta baita aitzindari honen eratorriak diren

peptido batzuena ere jaitsi egiten dela deskribatu zuten; hala ere, β-endorfina mailetan ez

zuten aldaketarik adierazi (Mocchetti eta lank., 1989). Urte berberean Bronstein eta

lankideek (1989), arratoietan egindako 7 eguneko morfina tratamendu ostean, antzeko

emaitzak ikusi zituzten, baina aldaketa txiki batekin: tratamenduaren 3.egunean β-endorfina

immunoerreaktibotasuna kontrolena baino handiago zen, hurrengo egunetan maila hauek

berriro egoera normalera jaitsiz. Talde honen ustez, neurona endorfinergiko hauetan

morfinaren eraginez peptido honen askapenaren inhibizioa gertatzen denez lehenengo

egunetan β-endorfina maila intrazelularrak handiagoak dira. Baina hurrengo egunetako

BPO honen mailen egonkortzea POMC RNAm-ren sintesi erregulazioaren ondorioz

gertatzen da (Bronstein eta lank., 1989).

Entzefalinen aitzindari edo hauen RNAm-ari dagokionez, lehenengo emaitzak

hipotalamoan azaldu ziren. Lightman-en taldeak (1987) estresak zein eratan eragiten dion

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!