26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

24

Doktore-Tesia

Sarrera

bestatinak, entzima bien inhibitzailea, puromizinak baino nozizepzio aurkako aktibitate

hobea aurkezten zuen.

Entzefalinak anderatzen dituen PSA-k isoforma bi ditu; hau da, egitura berbera

aurkezten duten entzima solugarri bat (alanil aminopeptidasa solugarria) eta mintzari

lotutako beste bat (alanil aminopeptidasa MII edo AP MII). Azken hau ez da mintzan

kokatutako proteina integral bat ez baitu aurkezten mintzari lotzeko domeinu berezirik,

proteina anfitropikoen taldean sartu dutelarik ikertzaile batzuk. Dirudienez, AP MII-ak

mintzean kokatzeko beste proteina integral batzuekin elkarrekiten du (Dyer eta lank., 1990).

PSA garunean azaltzen den aminopeptidasa ugariena da, APN-a baino 50-100 bider

ugariagoa (Hersh eta lank., 1987); aktibitatearen %80-a entzima solugarriari eta %20-a

mintzari lotutakoari dagozkielarik (McLellan eta lank., 1988). Orain dela 6 urte Tobler eta

lankideek (1997) giza PSA klonatu eta neuronetan (ezta glian, ezta garun basoetako

endotelioan) azaltzen zela agertu zuten. Izan ere, AP MII-a garunean espezifikoki agertzen

dela deskribatu den bitartean, forma solugarria oso hedatua dago ehun ezberdinetan,

(bihotza, gihar eskeletikoa, giltzurruna, gibela, e.a.) (McLellan eta lank., 1988).

PSA-k eta APN-ak oligopeptido eta proteina askoren N-muturreko alanina,

tirosina, fenilalanina eta metionina aminoazidoak hidrolisatzen dituzte. Fisiologikoki,

entzefalinez gain, beste oligopeptido batzuen anderakuntzan parte hartzen dutela

deskribatu da (Taylor A, 1993). Adibidez, barne peptido opioideen artean prodinorfinaren

eratorriak diren dinorfina antzeko peptidoak hidrolisatzen dituzte; beti, 13 aminoazido

baino gutxiago dituzten peptidoak direnean. Izan ere, 1989-an Gibson eta lankideak

(beranduago Safavi eta lankideak (1995)), dinorfina A (1-17) -k Leu-entzefalinaren hidrolisia

inhibitzen zuela ikustean, tamaina honetako peptidoak eta handiagoak zitosoleko alanina

aminopeptidasa aktibitatearen erregulatzaileak izan zitezkeela proposatu zuten. Beharbada

ordura arte animali ereduekin egindako garunbideko BPO tratamenduen efektuak zuzenak

eta ez-zuzenak izan litezke. Hau da, efektu ez-zuzena BPO-en anderatzaileak diren

aminopeptidasen inhibizioaren ondorioz gerta liteke.

Azkeneko emaitza hauek aminopeptidasa solugarrien papera nora arte heltzen

denaren eztabaidaren parte dira. Egia esan, gune sinaptikora askatutako BPO-en

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!