26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Helburuak

Peptidasak, peptido ezberdinen apurketa hidrolitikoaren katalisatzaileak dira.

Angiotensina eraldatzen duen entzima edo peptidasaren inhibitzaileak hipertentsiokontrako

boterea dutela ikusi zenetik (Ondetti eta lank., 1977) entzima hauekiko interesa

asko suspertu zen. Aspalditik onartuta dago neuropeptidoen inaktibazioa batez ere

peptidasen bitartez egiten dela (Iversen, 1987), eta ildo honetan neuropeptidoen

anderatzaileak diren peptidasa ugari deskribatu dira hainbat espezieren NSZ-an eta beste

ehun ezberdinetan, bai zelulen mintzan eta bai zitosolean (Turner, 1987; Hersh, 1982;

Mantle, 1992; Taylor, 1993; O’Cuinn, 1997).

Lan honetan 7 peptidasa ezberdinen aktibitateak aztertu ditugu gizaki eta

arratoiaren garunean: Puromizinarekiko sentikorra den aminopeptidasa, APN, prolilendopeptidasa,

arginil-AP, leuzil-AP, piroglutamil-peptidasa eta aspartil-AP. Sarreran

azaldu bezala, entzima hauek neuropeptido ugariren hidrolisian parte hartzen dute; euren

artean, barne peptido opioideak, TRH-a eta angiotentsina II eta III. Nurotransmisore edo

hormona funtzioa duten peptido hauen erregulazioaren ezagutzan zerbait laguntzeko

asmoz egindako azterketa deskriptibo hau baldintza fisiologikoetan eta egoera patologiko

konkretu batean egin da, helburu hauei jarraituz:

1. Gizakiaren eta arratoiaren garun kortexean peptidasen banaketa

azpizelularra ezagutu:

Garuneko neuropeptidoen metabolismoari dagokionez, nahiko ezarrita dago mintz

plasmatikoari lotutako peptidasen funtzioa neuropeptidoen – neurotransmisore edo

hormona ezberdinen – metabolismoan (Turner, 1986). Baina ezer gutxi dakigu peptidasa

askoren kokapen intrazelularrari buruz, eta are gutxiago zatiki solugarrian dauden

peptidasen funtzioari buruz (Mantle, 1992).

Peptidasen banaketa azpizelularraren ikerketak neuropeptidoen aktibitatearen

erregulazioa zelula mailan ulertzen lagun diezaguke. Hori dela eta, peptidasa solugarrien eta

mintzari lotutakoen aktibitateak nukleo, mitokondria, mikrosoma (lisosomak eta erretikulu

endoplasmikoa), zitosol eta sinaptosometan neurtu dira gizaki eta arratoiaren garun

kortexean.

55

Doktore-tesia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!