26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

38

Doktore-Tesia

Sarrera

desentikortzea kinasa berdinen bitartez gertatzen zela frogatu zuten. Era berean Terwilliger

eta lankideak (1994) opiazeoekin eginiko tratamendu kronikoen ondorioz, GRK eta β-

arrestina mailak NSZ-ko gune ezberdinetan igotzen direla deskribatu zuten. Gizaki

heroinazaleen kortex frontalean mintzari lotutako kinasa hauen maila altuagoak deskribatu

dira ere (Ozaita eta lank., 1998). Baita ere β-arrestina 2-arekiko knock out saguetan

morfinaren efektu analgesikoa luzatu egiten dela frogatu izan da (Bohn eta lank., 1999).

Duela oso gutxi, lehenengoz arratoietan morfinak β-arrestinen mRNA mailak erregulatzen

dituela ikusi da NSZ-ko atal batzuetan, proteina hauen 1 eta 2 isoformen erregulazio

ezberdina ikusi delarik, opiazeoekiko tolerantzia prozesuan funtzio ezberdina joka

lezaketela proposatuz (Fan eta lank., 2003).

µ-hartzaileen eta bere G proteinaren banantzea azaltzen duen beste mekanismo bat,

G proteina hauen azpiunitateen maila aldaketa litzateke. Honi lotuta opiazeoen tratamendu

kronikoak α i/0 azpiunitateen edota β azpiunitateen gutxitzea eragiten duela deskribatu da

(Terwilliger eta lank., 1991; Ventayol eta lank., 1997).

Era berean G proteinen funtzionamenduari eragiten dioten beste proteina batzuk,

fosducina (βγ azpiunitateak α-rekin lotzeko gaitasuna modulatzen duena) edo RGS proteinak

(α azpiunitatearen GTPasa aktibitateari eragiten diotenak) adibidez, tolerantzia mekanismo

honen atzean egon daitezke. 2001ean RGS-2 edo 3 proteinen (ia 20 isoforma ezagutzen

dira) sintesia blokeatuz morfinak edo β-endorfinek sortutako analgesia eskasagoa dela ikusi

zuten Garzón eta lankideek. Bishop eta lankideek (2002) berriz, abstinentzia

sindromearekin erlazio zuzena duen locus coeruleusean RGS-4 proteinen RNAm-ren

modulazio bifasikoa ikusi zuten. Alegia, morfina akutuki ematean RNAm-ren maila

gutxitzea, eta erabilpen kronikoan maila handitzea. Fosduzina edo antzekoei dagozkionez,

proteina hauek antigorputzekin blokeatuz opiazeoen nozizepzio aurkako boterea gutxitzen

dela ikusi da (Garzon eta lank., 2002).

Hartzaileen bahiketa prozesuari dagokionez agonista opiodeak akutuki erabiliz

hartzaile opioideen barneratzea (endozitosia) gertatzen dela deskribatu da (Sternini eta

lank., 1996). Autore batzuk bahitze honek agonistaren eraginkortasun farmakologikoarekin

zerikusia ez duela azpimarratzen dute (Alvarez eta lank., 2002).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!