26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

22

Doktore-Tesia

Sarrera

2.2.1 Entzefalinen anderakuntza. Aminopeptidasak eta

endopeptidasa neutroa 24.11:

Entzefalinen anderakuntzan parte hartzen duten entzimak aminopeptidasak,

endopeptidasa neutroa 24.11, karboxipeptidasak, katepsina C eta angiotentsina eraldatzen

duen entzima (AEE) dira, n. irudian ikus daitekeen bezala.

Katepsina C AEE

Tyr – Gly – Gly – Phe – met / Leu

Karboxipeptidasak

Aminopeptidasak Endopeptidasa neutroa 24.11

1. Irudia. Entzefalinen entzima anderatzaileak.

Hala ere azkeneko 30 urteetan egindako lan askok NSZ-ko entzefalinen

anderakuntzaren arduradun nagusiak aminopeptidasak eta endopeptidasa neutroa 24.11

(entzefalinasa) direla azpimarratzen dute.

70. hamarkadan eginiko lan batzuk entzefalinen erdibizitza nahiko laburra zela bai

“in vivo” zein “in vitro” egoeran adierazi zuten, animaliei pentapeptido hauen dosi

altuekin tratatu eta analgesia ahula eta laburra azaltzen zela ikusi ondoren (Belluzi eta lank.,

1976 ). Gainera tyr–gly edo gly–phe lotura peptidikoak hidrolisiarengandik babestuta zuten

entzefalina sintetikoak eman ondoren analogo hauen botere analgesikoa handiagoa zela

frogatu zen (Pert eta lank., 1976; Fournié-Zaluski eta lank., 1979). Beraz zelulen mintzan

peptidasa aktibitatea zuten ektoentzimak egon behar zirenaren susmoa egiaztatzen hasi zen.

Honela, arratoiaren NSZ-ko estriatuko mintzetan tyr–gly–gly tripeptidoa askatzen zuen

entzima aurkitu zen (Malfroy eta lank, 1978). Entzefalinasa izena hartutako entzima honen

ekintza fisiologikoa frogatuta gelditu zen bere lehenengo inhibitzaile sintetikoa (tiorfana)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!