26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

226

Doktore-tesia

Eztabaida

anderatzen dituen entzima da (Hopsu eta lank., 1966; Piesse eta lank., 2002). Entzima

solugarri bezala ezagutzen den peptidasa honek bere aktibitate egokia pH pixkat azidoan

daukanez (Mantle, 1992; O’Cuinn, 1997) barrunbe azpizelularretara hobeto egokitzen dela

eta bertan fenomeno fisiologiko ezberdinetan partaide dela deskribatu da (Foulon eta lank.,

1999).

Lan honetan garun atal ezberdinetako homogenatuen zatiki solugarrian aztertutako

APB-ak espezie bietan aktibitate handia duela ikusi dugu. PSA solugarriaren ostean

handiena. Gainera, arratoi garuneko APB aktibitatea era esangarrian gizakian baino

handiagoa dela ikusi dugu. Aktibitate garai hau zelula barnean gertatzeak APB-aren funtzioa

zein izan daitekeen jakitea zailagotu egiten digu. Bere ekintzen artean, hantura prozesuetan

sortutako bitartekari peptidikoen edota propeptido batzuen prozesamendua dagoela

proposatu da (Yasothornsikul eta lank., 1998; Foulon eta lank., 1999). Prozesu hauetan eta

beste batzuetan APB-ak nola eta non eragiten duen ezagutzan oraindik hutsune asko daude

eta ikerketa gehiago beharrezkoak izango dira.

Bestalde, APB eta baita PSA-ren balioak gizakiaren garun kortexean beste ataletan

baino txikiagoak izan dira. Emaitza hauek PEP-rekin ikusitakoaren alderantzizkoak izan

dira, atal arteko balore ezberdintasunak askoz txikiagoak diren arren. Zentzu honetan

azaldutako argitarapen eskasiak datu hauen esanahia zein izan daitekeen jakitea zailago

egiten duen arren, garunaren filogenesiarekin erlazioren bat izan dezakela susmatzera

eramaten gaitu.

Laburtuz, banaketa erregionalean azaldutako emaitza adierazgarrienak PEP, PSA

eta APB-ak jaurtitakoak izan dira.

2.4. Beste peptidasen banaketari dagokionez, nahiko homogeneoki

gertatzen da atal guztietan; eta espezie bietan ikusi ditugu peptidasa aktibitateak. Kasu

batzuetan joeraren bat ikusi den arren, ez da ezberdintasun esangarririk agertu garuneko

atalen artean.

APN-ak hurrengo puntuan zeresana duenez, bere banaketari buruzko azalpen txikia

egitea komeni da. Izan ere, entzima hau NSZ-an nagusiki bertako hodien endotelioan

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!