26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

72

Doktore-tesia

Metodoak

isoosmotiko batean homogeneizazio batzuen bitartez banatu egiten dira eta zentrifugazio

diferentzialen bitartez nahiko ondo banatzen dira zelula barneko atalak (nukleoak,

mitokondriak, zitoplasma, erretikulu endoplasmikoa,…).

Garunaren kasuan, zatiki mitokondrialean mitokondriaz gain mielina eta nerbio

bukaerak azaltzen dira. Garun ehuna banatzean neuronen axoia nerbio bukaeratik hurbil

apurtu eta itxi egiten da, sinaptosoma izeneko egitura sortuz. Nerbio bukaera hauek

morfologia ezberdineko neuronenak dira. Era berean, beste zatiki zelularrek jatorri

neuronalaz gain gliala ere izan dezakete. Baina arazo hauek aintzat hartu arren, teknika

honek zatiki zelularretan aktibitate entzimatikoaren banaketa zein den nahiko ondo

ezagutarazten digu (Whitaker eta lank., 1969).

Tesi honen helburuetariko bat gizaki eta arratoien garun kortexeko aminopeptidasa

aktibitate ezberdinak zatiki azpizelularretan zeintzuk diren ikertzea izan da. Horretarako

Gray eta Whittakerren metodoa (1962), Krueger eta lankideen aldaketekin (1977), jarraitu

da:

Garun kortexaren 0.3gr 2ml sakarosa disoluzioan homogeneizatu (sakarosa 0.32M eta

Tris-HCl 4mM, pH 7.4 eta 4ºC-tan) 450 rpm-tan eta 30 seg-tan. Lortutako

homogenatutik 100µl geroko tratamendurako bereizi eta beste zatiari 1ml sakarosa

disoluzioa erantsi ondoren 1000 g-tan zentrifugatzen zen 10 minututan zehar.

Sobrenadantea beste hodi batzuetan bereizi eta pellet-a edo hauspeakina 1ml sakarosa

soluzioan homogeneizatuz gero beste 10 minutu zentrifugatzen zen 1000 g-tan. Lortutako

hauspeakina zatiki nuklearrari zegokion eta geroko tratamendurako uzten zen.

Lehengo sobrenadantea eta azkenengoa nahastu eta berriro zentrifugatzen ziren 1000 gtan

10 minututan zehar. Kasu honetan hauspeakina bota eta sobrenadantea 15 minutu

12.500 g-tan zentrifugatzen zen.

Oraingoan sobrenadantea bereizi eta pellet-a 2ml sakarosa soluzioan homogeneizatzen

zen, berriro beste 15 min 12.500 g-tan zentrifugatuz. Lortutako hauspeakinari zatiki

sinaptosomal gordina deritzogu eta bertan mitokondriak, mielina eta sinaptosomak daude.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!