26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

218

Doktore-tesia

Eztabaida

Zentzu honetan ez dira ikerlan ugariegi agertu, baina badago baten bat. Adibidez,

1970an Frey eta lankideek akuriaren (guinea-pig) garunean mielinizazio garaian peptidasa

aktibitatea deskribatu zuten. 21 urte beranduago Kioussi eta Matsasek (1991) NSZ-eko

neuronen axoiak eztaltzen dituen mielina ekoizten duten Schwann zeluletan endopeptidasa

24.11 entzima (entzefalinasa) isolatu zuten. Kokapen honek nerbioen garapenean edo

birsorkuntzarekin zerikusiren bat izan behar duela proposatu zuten. Hildu honetan nerbio

sistema periferikoko neuronen endekapen mota berezi batean entzefalinasa, APN eta

angiotentsina eraldatzen duen entzima (AEE) bezalako peptidasa ezberdinen aktibitate

aldaketak deskribatu dira (Kenny eta Bourne, 1991).

Beraz, gaur egun arte deskribatutakoaren arabera, zatiki mielinikoan kokatutako

peptidasen zeregina nerbioen garapen edo endekapenarekin erlazionatuta egotea posible

litzateke. Egia esan, gure taldeak garunaren garapenean peptidasek izan lezaketen funtzioari

buruzko ikerketa lerro tinko bat zabaldu du eta horretan dirau (Gandarias eta lank., 1992;

1994; 1997; 1998; Irazusta eta lank., 1999; 2000; Agirregoitia eta lank., 2003).

Zatiki sinaptosomalean esangarriki handiagoak izan diren aktibitateen artean

mintzari lotutako PG I eta PEP aktibitatea ditugu:

PG I-ari dagokionez, bere aktibitatea nagusiki solugarria dela deskribatu den arren

(Cummings eta lank., 1998), mintzari lotutako aktibitatea ere azaltzen dela deskribatu da

(Alba eta lank., 1995); eta lan honetan aurkitutakoaren arabera, gune sinaptikoan funtzioren

bat izan behar duela esan genezake. Sarreran azaltzen den bezala, PG I-a espektru zabaleko

entzima da eta piroglutamiko hondarra duten peptido gehienak anderatu ditzake (Browne

eta lank., 1983); Euren artean TRH-a, LHRH-a, bonbesina, neurotensina, e.a.

Bai gizakia eta bai arratoiaren garun kortexeko sinaptosometan PEP-aren aktibitate

esangarriak aurkitu ditugu. Emaitza hauek O’Leary-ren taldeak (1995; 1996) behi-garunean

deskribatutakoarekin bat datoz. Ikerlari hauek mintzari lotutako PEP aktibitatea

sinaptosometan isolatu zuten. Maila honetan entzima honek izan lezaken funtzioa TRH-a,

ADH-a, P substantzia, e.a peptidoren hidrolisia egitea izan daiteke (Welches eta lank.,

1993).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!