26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

222

Doktore-tesia

Eztabaida

2. Peptidasa aktibitateak gizakiaren eta

arratoiaren garuneko atal ezberdinetan.

Peptidasak mikroorganismo, landare eta animalia mota edo espezie ugaritan eta

ehun ezberdinetan isolatu dira (Taylor, 1993). Organo periferikoen artean, gibela,

giltzurrunak, birikak, odol zelulak, gihar eskeletikoa, e.a. organo edo ehunetan peptidasa

aktibitatea azaltzen dela deskribatu da (Mantle, 1992; Goossens eta lank., 1996; Irazusta eta

lank., 2001; Fernández eta lank., 2002).

Lan honetarako aukeratutako entzima guztiak gizakia edo animalien NSZ-ko atalen

batean isolatu izan dira (Kato eta lank., 1980; Kelly eta lank., 1983; Hersh eta lank., 1985;

Gros eta lank., 1985; Matsas eta lank., 1985;…).

Ikerketa deskriptibo honetan lan hauek osatzeko asmoz garuneko 7 atal ezberdin

aukeratu dira beste hainbeste peptidasen aktibitateak gune guztietan hedatzen direnentz eta

nola egiten duten jakiteko. Aukeratutako guneak amigdala, hipotalamoa, hipokanpoa,

estriatuaren nukleo kaudatua eta garun kortexa (prefrontala, parietala eta okzipitala) izan

dira. Aukeraketa honek zergatia bat baino gehiago izan ditu:

I. Alde batetik, atal ezberdin bat baino gehiagotan neurtu nahi izan da, ikerketa

deskriptiboa izanik, peptidasen aktibitateak entzefaloaren hedaduran zehar analizatzea

zentzuzkoena baita. Gainera atal hauen artean, garapen ebolutiboari dagokionez garun

kortexaren kasuan garapen hau ez da berdina izan gizakiaren edo arratoiaren kasuan.

II. Bestetik, gune hauetan peptidasek hidrolisatutako neuropeptidoak azaltzen

direla, proportzio ezberdinetan, deskribatu da (begiratu sarreran).

III. Esperimentuetarako erabilitako teknikak eskatzen dituen lagin kantitateak

mugak jartzen dizkigunez (batez ere arratoi laginekin) aipatutako 7 garun gune hoiek

aukeratu ditugu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!