26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eztabaida

biltegien agortzea eragiten duen MPTP-ak met-entzefalina edo “antzeko” peptido txikien

mailak igoarazten dituztela ikusi baita (Houdi eta Van Loon, 1990; 1 Gudehithlu eta lank.,

1991). Ideia honi helduz, Konkoy eta Waters-en taldeek (biek 1996an) haloperidolak

estriatuan eta garun kortexean APN-aren aktibitatea gutxitzen duela ikusi zuten, farmako

honek estriatuan sortutako met-entzefalinen maila igotzeak entzima hau inhibituz gertatu

litezkeela proposatuz. Argitaratu berria den ikerlan batean, gizakiaren plasman eginiko “in

vitro” esperimentuetan fenotiazina ezberdinek (dopamina antagonistak) leu-entzefalinen

anderakuntza inhibitu dezaketela ikusi dute (Mosnaim eta lank., 2003).

Opiazeoek eta beste droga menpekotasun sortzaileek ezaugarri fisiopatologiko

amankomun bat dute; bide mesolinbiko dopaminergikoaren (sari-zirkuituen) aktibazioa

(Nestler, 2001; Fernández-Espejo; 2002). Beharbada, gure esperimentuetan morfinarekin

kronikoki tratatutako arratoien estriatuan azaldutako APN aktibitate altua dopamina

hiperaktibitatearen efektu ez-zuzena izan liteke. Hala ere, hipotesi hau baieztatzeko beste

ikerketa espezifikoagoak egitea beharrezkoa dela iruditzen zaigu.

II. Naloxonarekin eragindako abstinentziadun arratoietan APN-aren aktibitateak

tolerantzian zeudenen kontrako joera agertu du. Kasu honetan esangarria izan da

hipokanpoan agertutako APN aktibitatearen gutxitzea.

APN-ak entzefalinen anderakuntzan duen funtzio kontutan hartuz, entzima honen

aktibitate gutxitzeak gune honetako peptido opioideen erabilgarritasuna handitzea eragin

beharko luke abstinentzia sindromean. Zentzu honetan, BPO-en katabolismoaren

inhibitzaileekin egindako ikerketetan konposatu hauek naloxonaz eragindako abstinentzia

sintomak leundu ditzaketela deskribatu da (Maldonado eta lank., 1992; Roques eta Noble,

1995). Bestalde, entzefalinen ekoizpenean eragina duen endo-oligopeptidasa aktibitatea

handituta azaldu zen naloxonaz eragindako abstinentziadun arratoien hipokanpoan (Paik

eta lank., 1994).

Datu hoiek kontuan hartuz, posible litzateke abstinentzian agertutako APN maila

gutxitzeak erregulazio mekanismo bat izatea abstinentzia sintomen murrizketa eragiteko.

Hala ere, emaitza honen irakurketa ez da batere erraza, opiazeoekiko abstinentzia

231

Doktore-tesia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!