26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

16

Doktore-Tesia

Sarrera

endorfinak µ-hartzailea eta baita δ-hartzailea ia afinitate berez ezagutu ditzake (Roques,

1999).

Gaur egun, bost aminoazidoko egitura amankomun gabeko eta opioide aktibitatea

duten peptido berriak ere ezagutzen dira.

Nozizeptina edo orfanina FQ (OFQ), ORL-1 hartzaile opioidearen lotugai naturala,

17 aminoazidoz osatutako peptidoa da. Bere amino muturreko lehen eta bostgarren

aminoazidoak tirosina eta leu/met izan beharrean, fenilalanina eta threonina dira (Phe-Gly-

Gly-Phe-Thr) (Meunier eta lank., 1995; Reinscheid eta lank., 1995). OFQ-aren prekurtsorea

pronozizeptina edo proorfanina FQ da. Gizakien eta karraskarien NSZ estraktuetan

(Reinscheid eta lank., 2000) eta baita gaizkatan ere klonatu izan da. Arrain espezie honetan

klonatu izanak opioide klase honen eta besteen arteko erlazio ebolutiboa ulertzeko

aurrerapausu bat izan liteke (Danielson eta lank., 2001).

Prekurtsore honen mRNA maila altuak sistema linbikoan deskribatu dira,

nozizeptinak duen estres-aurkako aktibitatea azpimarratuz; gero knock-out arratoietan ikusi

den bezela (Reinscheid eta lank., 2000).

Pronozizeptinak OFQ-z gain peptido biologikoki aktibo bi gorde ditzake. OFQ2-a

adibidez ahalmen analgesiko handia duela deskribatu da (Amodeo eta lank., 2000).

OFQ edo nozizeptina, azkenengo urteetan ikertzaile ezberdinek deskribatutako

opioideen aurkako familia barnean kokatzen dute (Harrison eta lank., 1998).

Endomorfina 1 eta 2 (EM 1 edo 2) µ-hartzaileari afinitate handiz lotzen zaizkion

arren, tetrapeptido hauen aminoazido sekuentziak Tyr-Pro-Trp-Phe edo Tyr-Pro-Phe-Phe

dira (Zadina eta lank., 1997). EM-1 NSZ gune askotan kokatzen da eta EM-2 orno-

muineko atzeko adarrean agertzen da gehienbat. Biak deskribatu izan dira µ-hartzaile

dentsitate handiko guneetan eta NSZ-ren funtzio askotan partaide direla ikusi da (Zadina

eta lank., 1999). Oraindik ez da bere aitzindaria klonatu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!