26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ondorioak

I. Ikertutako peptidasa aktibitateak (PSA, APN, PEP, APB, LAP, APA eta PG I)

gizakia eta arratoiaren garunean aztertutako atal eta zatiki azpizelular guztietan aurkitzen

dira. Gainera, peptidasa aktibitate solugarria mintzari lotutakoa baino handiagoa izan da, eta

handiena PSA solugarriak eta APB-ak izan dute..

II. Peptidasa solugarrien banaketa azpizelularra gehienbat zitosolikoa da, baina zati

handi bat bukaera sinaptikoan (sinaptosometan) ematen da. Aktibitate maila altua denez,

zatiki hauetan peptidoen erregulazioan funtzio garrantzitsuren bat daukatela esan behar da.

III. Mintzari lotutako peptidasa aktibitate nagusiak (APN-a izan ezik) zatiki

mielinikoan eta sinaptosomalean agertu dira. Kokapen mielinikoak nerbioen garapen edo

endekapen prozesuekin erlazioa izan lezake. Era berean, kokapen sinaptosomalak, gune

sinaptikoan neuropeptido aktiboen anderakuntzarekin erlazioa dauka.

IV. APN aktibitate azpizelular nagusia nukleoan azaldu da. Aktibitate hau metentzefalinak

(opioid growth factor edo OGF bezala ezagutua) zelulen garapenean duen

funtzioarekin erlazionatuta egon daiteke.

V. Giza garuneko PEP eta PSA-ren aktibitateak arratoiarenak baino esangarriki

handiagoak dira; berriz, APB aktibitate gehiago dago arratoi garunean.

VI. PEP aktibitatea gizakiaren kortexean ebolutiboki atzeratuagoak dauden

guneetan baino askoz altuagoa da. Alderantziz, PSA solugarria eta APB-aren kortexeko

aktibitateak eskasagoak dira (maila txikiago batean). Peptidasa hauek, batez ere PEP-ak,

garun kortexaren garapenean eta fisiologian ekintza bereziren bat izan dezaketela

proposatzen dugu.

VII. Barne peptido opioideak (nagusiki entzefalinak) anderatzen dituzten

aminopeptidasen artean aktibitate altuenak PSA solugarriak eta txikienak APN-ak azaltzen

dituzte bai gizakia zein arratoiaren garunean.

237

Doktore-tesia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!