26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

230

Doktore-tesia

Eztabaida

3.1.1. Alanina aminopeptidasa N-ari (APN) dagokionez, aurkitutako aldaketa

esangarriak opiazeoekiko menpekotasun animalia ereduetan azaldu dira, bai tolerantzia

taldean (morfina soilik) zein abstinentzia taldean (morfina + naloxona).

Lehenengo eta behin, aipatzekoa da tolerantzian dauden arratoien garuneko atal

guztietan APN aktibitatea arratoi-kontrolena baino handiagoa izan dela eta abstinentzia

agertu duten animalietan kontrako joera ikusi dela. Emaitza hauek atal batzuetan

esangarriak izan dira.

I. Morfinarekiko tolerantzia taldeko arratoien amigdalan, hipotalamoan eta

kaudatuan APN-aren aktibitatea kontroletakoa baino esangarriki altuagoa izan da. Datu

hauek Malfroy eta lankideak (1978) eta Hui eta lankideak (1981) deskribatutakoarekin bat

datoz, autore hauek morfinazko tratamendu kronikoak entzefalinen anderakuntza

handitzen duela adierazi baitzuten. Gure esperimentuetan APN aktibitate aldaketak izan

dituzten gune hoiek era batera edo bestera opiazeoekiko menpekotasunaren substratu

neuronalarekin erlazionatu dira (Koob eta Nestler, 1997).

Gune hauetan APN aktibitate altuak entzefalina mailetan eraginen bat izatea

esperogarria litzateke. Zentzu honetan 2 Gudehithlu eta lankideak (1991) hipotalamoan,

hipofisian, amigdalan, e.a. gunetan endorfina eta entzefalina maila jaisteak deskribatu

zituzten tolerantziadun arratoietan. BPO-en beherapenak agertzen dituzten lan gehiago ere

azaldu dira (Shani eta lank., 1979; e.a) baina aldaketarik gertatzen ez dela edo mailak igo

egiten direla dioten beste lan asko ere badira (Simantov eta Snyder, 1976; Fratta eta lank.,

1977; Childers eta lank., 1979; e.a.). Beraz, gure esperimentuetan jasotako emaitzen

esanahia ulertzea nahiko zaila dela esan genezake.

Kaudatuan aurkitutako APN aktibitate igotzeak aipamen berezia merezi du. Izan

ere, estriatuan proentzefalina edo prodinorfinadun neuronen dentsitatea nahiko altua dela

deskribatu da eta BPO-ek ekintza motibazionaletan eragina dutela idatzi da (Trujillo eta

lank., 1995). Gainera, gune honek sistema dopaminergikoetatik (substantzia beltza edo sarizirkuituak

adibidez) projekzio ugari jasotzen ditu ( 1 Gudehithlu eta lank., 1991; Koob eta

Nestler, 1997; Nestler, 2001). Neurona hauek estriatuko met-entzefalinen metabolismoa

modulatzen dutela deskribatu da, dopamina-antagonista den haloperidolak edo dopamina

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!