26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

234

Doktore-tesia

Eztabaida

PSA solugarrian ikusitako aldaketek BPO-en biosintesiaren beheranzko

erregulazioaren hipotesian izan dezaketen kokapena asmatzea ez da erraza. Cummins eta

O’Connor-ek (1998) entzima solugarrien funtzioetariko bat zelula barnean neuropeptidoen

edukina gehiegizkoa denean hauek anderatzea izan daitekeela proposatu zuten. Beharbada

morfinak edo heroinak neurona opioidergikoetan eragindako neuropeptidoen askapenaren

inhibizioaren ondorioz zelula barnean pilatutako BPO edo “antzeko” peptido txikien gain

PSA solugarriak eraginen bat izan dezake.

Laburbilduz, tesi honen azken helburu nagusia opiazeoekiko tolerantzia eta

abstinentzia egoerak BPO-ak anderatzen dituzten aminopeptidasetan eraginik duenentz

jakitea izan da. Bai APN-a eta PSA solugarriaren kasuan aktibitate entzimatiko hauek

garuneko gune ezberdinetan aldaketak jasaten dituztela aurkitu dugu; beraz fenomeno

patologiko hauetan zerikusiren bat izan lezaketela proposatzen dugu. Hala ere, oraindik gai

honetan dauden hutsuneak oso nabariak dira eta hauek betetzeko beste ikerlan gehiago eta

sakonagoak beharrezkoak izango dira.

3.2. Opiazeoekiko menpekotasuna eta beste peptido

batzuen anderakuntza:

Tesiaren azkenengo etapan heroinak edo morfinak 1. eta 2. puntuetan azaldutako

beste peptidasengain (PEP, APB, LAP, APA eta PG I) efekturik izan dezakeen ikustea izan

da, opiazeoen kontsumoak hainbat neuropeptido ezberdinen biosintesia edo askapenaren

gain eragina duela deskribatu baita (Lorenzo eta lank., 1999).

Hildu honetan peptidasa hauek eta beste batzuei buruz azaldutako ikerlanak oso

eskasak izan dira. Morfinarekin egindako tratamenduei dagokionez, ehun ezberdinetan

PEP, dipeptidil-peptidasa IV, angiotensina eraldatzen duen entzima, e.a. peptidasen

aktibazioa deskribatu da (Idänpään-Heikkilä eta lank., 1995; Korányi eta lank., 1989; Melzig

eta lank; 1998). Beste droga psikoaktibo batzuen artean, etanolak garunean guk aztertutako

peptidasen gain aldaketak eragiten dituela adierazi dute Mayas eta lankideek (2001 eta

2002).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!