26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eztabaida

Mintzari lotutako beste hiru entzimen (AP MII, APN eta APA) aktibitate

sinaptosomala ere kontuan hartzekoa izan da, nahiz eta beste zatikiekiko ezberdintasuna

esangarria ez izan. Lehengo biek barne peptido opioideen anderakuntzan duten funtzioa eta

APA-k angiotentsina II-aren eraldaketan duena zelularen maila honetan gertatu behar duela

pentsatzea da bidezkoena.

Beste datu aipagarrien artean zatiki nuklearrean azaldutako peptidasa aktibitateak

izan dira, esangarriki altuak APN-aren kasuan. Aminopeptidasa honen ekintza ezagunena

entzefalinen anderakuntza da (Giros eta lank., 1985) eta neuropeptido hauek

neurotransmisore/neuromodulatzaile funtzioa dutela jakinik, APN-aren kokapen

nuklearraren esanahia ulertzea ez da erraza.

Entzefalinak neurona eta beste zelulen hazkuntza eta bereizketan eragina dutela

aspaldidanik deskribatu da (Zagon eta lank., 1987). Egia esan, met-entzefalinari hazkuntzafaktore

opioide bezala ezagutzen zaio (opioid growth factor edo OGF) eta zelulen garapenean,

birsorkuntzan, zaurien orbaintzetan, angiogenesian eta minbizian peptido modulatzailea

dela deskribatu da. Ekintza hau hartzaile baten bitartez egiten duela deskribatu da, mintz

nuklearran kokatzen den OGFr hartzailearen bitartez alegia (Zagon eta lank., 2002). Gure

ikerlanean ikusitako APN-aren kokapenaren herena nukleoan agertu izanak (bai gizakia

zein arratoiaren garun kortexean) OGF-aren zelula-barneko ekintza posible horrekin

zerikusia izan lezake.

Era berean, baina maila txikiago batetan, entzefalinen anderakuntza egiten duten

PSA solugarria eta mintzari lotutakoak kokapen nuklearra dutela ikusi dugu tesi honetan

(aktibitate azpizelularraren %14 – 19). Constam eta lankideak (1995) ere PSA aktibitate

nuklearra dagoela ikusi zuten, zelula hazkuntza prozesuetan gertatutako proteolisi

fenomenoetan parte hartzen duela proposatuz.

Duela urte batzuk beste ikerlari talde batek PEP aktibitate nuklearra dagoela

deskribatu zuten, entzima honek ugaztunen DNA sintesian funtzioren bat izan dezakela

proposatuz (Ishino eta lank., 1998). Tesi honetan PEP solugarriaren aktibitate nuklearra ia

sinaptosometakoa bezain bestekoa dela ikusi dugu. Beraz, gure esperimentuetan ikusitakoa

Ishinoren taldeak deskribatutakoarekin bat datorrela esan genezake.

219

Doktore-tesia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!