15.07.2013 Views

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

115

bera esan dezakegu Subjunktibo aditz-modua ordezkatzen duen ' -

tzeko' menderagailuari buruz .

Baina urrats honen ezaugarririk bereziena, gure ustez behintzat,

subjektuarekiko komunztadura erabiltzea da . Subjektuarekiko

komunztadura hau adizki iragangaitzetan zein iragankorretan ikus

dezakegu, eta haur honek gauzatzen duen lehen pertsonakomunztadura

da .

- Hirugarren urratsa 2 ;o4 ;24-2 ;05 ;o5-2 ;o6 ;o5 grabaketetan hasten

dela iruditzen zaigu . Grabaketa hauetan komunztadura-anitza eta

pluralgiledun adizkiak erabiltzen hasten da (nahiz 2 ;o4 ;11

adinagaz 'dagoz' erabili duen) . Hona hemen darabiltzan zenbait :

'dira', 'zait', 'dut', 'du', 'ditu', 'dugu', 'dute', Idiot' .

'dit' eta 'dizut' laguntzaileak ; eta 'noa', 'doa', 'dira',

'dagoz', 'daukazu' eta 'daukagu', trinkoak . Gainera, une

honetan, adizki jokatudun esaldiaren erabilpena %-eko 72-ra

(menderagailudun esaldi adizki jokatubabeak kontatu barik, %-eko

83-a litzateke) heltzen da (aditzen batez buruturiko esaldien

artean, noski) .

Urrats honetan zehar-osagarriarekiko komunztadura bete-betean

darabil, adizki iragankorrez zein iragangaitzez . Osagarri

zuzenarekikoa, ostera, oraindik ez .

- Laugarren urratsa 2 ;o7 ;o5 adineko grabaketan gauzatzen hasten

dela iruditzen zaigu . Oraingoan, eta adizki desberdinak, pertsonakomunztadurari

begira darabiltzan arren, iraganaldiko adizkiak

ekoizten hasten da : 'zen', 'zuen' eta 'dio-n' . Oraingoan '-n'

morfema da eragingarria, eta haurrak bi eratara darabil berau,

arauak eskatzen duen bezalaxe, eta orainaldiko adizkiei gehituz .

Grabaketa honetatik aurrera, iraganaldiko adizki berriak ekoizten

jarraituko du . Une honetan, bestalde, adizki jokatudun esaldien

erabilpena %-eko 89-ra heltzen da (%-eko 97-a menderagailudun

esaldi adizki jokatugabeak kontatu barik) .

- Boskarren urratsa : 2 ;o8 ;13 adineko grabaketatik aurrera osagarri

zuzenarekiko komunztaduraren erabilpena ikus dezakegu . Hala ere

zera zehaztu behar dugu : arlo honetan haur honek singularreko eta

pluraleko hirugarren pertsonari dagozkion formak baino ez dituela

berezten (guk aztertu dugun korpusean, noski), eta beraz, pertsona

ezberdinik ez duela gauzatzen, numeroa baino .

- Baliteke urrats gehiago ere gertatzea, hara nola, modu

desberdinei dagozkien adizkiak erabiltzerakoan, baina guk aztertu

dugun hiru urte arteko korpusean halako adibide gutxi aurkitu

dugu : subjuntiboko eta ahalerako bana baino ez 2 ;lo ;12 eta 2 ;11 ;12

adina duenean .

Adizki jokatuek adierazten duten komunztadura, denbora eta modu

ezaugarrien erabilpena, haur honen ekoizpenean, honela bil

dezakegu :

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!