15.07.2013 Views

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

19

deklaratzaileetan eta galderazkoetan Subjektua parametroa

berrezartzean egiten omen dituzte . Italieraz, ordea, modu-aditzak

aditz arruntzat jotzen dituztenez, lehenago agertzen ei dira .

Baina nola gertatzen da Subjektuaren berrezarketa? Zerk eraginda?

Bere ustez, ingelesez, 'it' eta 'there' Subjektu espletiboak

berrezarketa prozesuari eragiten diotenak dira . Beraiek lirateke

'eragingarriak', beraz .

Hala ere Hyams-en lanak kritika zorrotzak izan ditu (ikus,

adibidez, Meisel (1988)), lehenago ere esan dugun moduan, eta

beraren hipotesi guztiak eztabaidagarriak izaten diraute .

Baina badira beste alderdi batzu ere irmo aztertu direnak .

Horietariko bat da, adibidez, funtzio-kategorien jabekuntza .

Radford-i (1986) jarraituz, haurrek, hizkuntza ikasten ari

direneko aro goiztiarrean, ez dute Subjekturik ekoizten . Berak

dioenez, ez da egia aro goiztiar honetan Subjektuak isildu egiten

dituztenik 'pro drop' deituriko parametroa, nolabait, Subjektuak

isiltzeko aukeran bermaturik dutelako . Radford-ek zera uste du,

19-25 hilabeteetako haurrek ekoizten dituzten esaldiak nagusiek

darabiltzaten 'small clauses' bezalakoak direla . Eta direlako

'esaldi txiki'en ezaugarriak 'esaldi arrunt'ekin erkatuez gero

honako hauek dira :

(5) 1- Ez dute KONP-rik (eta beraz ez dituzte NZ-hitzak

aurreratzen ezta aditz laguntzailerik ere

(kontutan izan ingelesari buruz diharduela)) .

2- Ez dute INFL sistemarik (eta beraz ez dute moduaditzik,

ezta aditz laguntzailerik, ezta

komunztadura-markarik) .

3- Ez dute A 119 izanenik, All-aren

derrigorrezkotasuna I '' -ren10 konplementagailua

izatetik baitatorkio .

4- I '' -ek gobernatutako Subjektu-nominatibo eza .

5- Ezin daitezke aske erabil (txertaturik baino

ez) .

6- Hortaz, Esaldi Txikien egitura : 'IzS XS' 11 da .

Radford-ek hainbat haur ingelesen aro honetako (19-25

hilabeteetako aroa hain zuzen) ekoizpena aztertu ondoren honako

ondorioetara insten da ekoitzitako ezaugarriei buruz :

(6) 1- Ez dute konplementagailurik ('that') .

2- Galderetan ez dute aditz laguntzaileen

9 All edo AS izenaz Aditzaren istadapen nagusia adierazi nahi dugu, guzti hori Gobernu eta Uztardura teoriaren

arauera .

10 I " edo IS, INFL buruaren istadapen nagusia da .

11 S = Sintagma, Iz = Izen, X = edozein kategoria lexiko .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!