15.07.2013 Views

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

23

Horrela, Brown-ek adierazitako II-IV hizkuntza-heldutasun

mailetan, adibidez, haurrek aditz-inflexioa eta aditz-mugatasuna

hizkuntza bietan eta ia aldi berean (hilabete bat edo biren

aldiaz) burutzen dituztela ikustea, pausoz pauso bideratzen den

garapenaren ustearen aurkako froga litzateke . Horrez gain,

bapateko jabekuntza honek, parametroen ezarketa frogatuko luke .

Hala ere, haurrek bospasei hilabeteko aldia inflexio-atzizkiak

erabiltzeko beharko dituztela esaten du .

Bere ustez, gramatika-ezagutza eta jokaera semantiko-pragmatikoa

batera dituzte haurrek . Baina ez du onartzen, informazio

pragmatikoan oinarriturik gramatika-ezagutza eraikitzen dutenik .

Haurrek duten gramatika-ezagutza helduen antzekoa litzateke .

Horrela, anitz-hitzeko aroan, eta EBBL-a 1,7 - 2,0 artekoa

dutenean, komunztadura emankorki darabiltela esaten du . Eta aro

honetan, beraz, funtzio-kategoriarik gabeko aldia oso laburra dela

dio .

Lebeaux-ek (1989), ondea, berak hizkera telegrafikoa deitzen duen

haur gazteen hizketa harreman tematikoen gauzatze hutsa baino ez

dela dio . Berarentzat, hizkera honek ez dauka ez ezabatutako

osagairik, ezta kategoria hutsik . Funtzio-kategoriez biluztutako

helduen perpausen egitura dauka .

Platzack-ek (1990), suedieraren jabekuntza hiru haurrengan aztertu

du . Horretarako 20 hilabete zituztenetik 42 hilabete egin arte

egin izan zitzaizkien grabaketez baliatu da . Haur hauek, 20-27

hilabeteetako tartean (hots, bi-hitzeko aroan, eta EBBL-a 2,00

baliora heldu baino lehen), ezaugarri bereziak dituen hizkera

erabiltzen dutela dio . Hona hemen direlako ezaugarriak :

(9) 1 . Mugatasun-kontzeptuak ez du paper sintaktikorik

jokatzen .

2 . Ez dauka oarindik A2 hizkuntza (helduena den

bezalaxe) .

- Ez dago Subjektu-Aditz aldarazketarik .

- Osagai bat baino gehiago joan daiteke

Aditzaren aurrean .

3 . Ez dago mendeko perpausik .

4 . Aditz ergatibo baten argumentua ezkerretara zein

eskumatara gerta daiteke .

5 . Kanpoko argumentua barruko argumentuaren

ezkerretara zein eskumatara gerta daiteke .

6 . Ez dago Subjektu espletiborik .

Guzti hau kontutan izanik, suediera goiztiarrean ez dela funtziokategoriarik

dio . Eta hemen azaldutako esaldiak AdS-ren muga

barruan daudela . Horrela Lebeaux-ek eta Radford-ek esandakoak batu

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!