15.07.2013 Views

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

59

3 .4 .4 . Laugarren eta boskarren aroetan KS-en erabilera eskuratu

dutelarik, honako egitura hau nagusi bihurtuko dela uste dugu :

(13) K"

esp K'

Asp" I

Honi, •aurreko aroetan adierazi dugunez, topikalizazioaren

fenomenoa ere erantsi behar zaio, gure ustez, mintzagaia KS-i

atxikia ekoitziko baitute . Honelaxe :

(14) K"

Mintz K"

esp K'

Laugarren aro honetako egitura berri hauek direla eta hainbat

zehazpen egin behar ditugu . Alde batetik, helduen hizkuntzako

egitura berberak direla esan behar dugu . Bestetik, NZ-hitza KS-en

espezifikatzaile-egongunera aurreratzen dela uste dugula esango

dugu, eta honez gain aditz-multzo osoa, I " -n bildu dena, konpegongunera

aurreratuko dela .

Bestalde, ezezko perpausetan, baliteke konp-egongunera aurreratuko

dutena ezeztapen-partikula eta adizki jokatua baino ez izatea,

hots, aditz adierazlea ez aurreratzea .

Gainera, oraindik ere aztergai den arren, mendebaldeko euskara

mintzatuaren arauera batez ere 'zergatik' NZ-hitzarekin gertatzen

dena ere burutu ahal izango dute haurrek . Eremu honetan, eta ez du

'zergatik' NZ-hitza erabiltzen duten guztietan izan behar, delako

NZ-hitza, atxiki egingo diote esaidiaren burua den KS-i,

mintzagaia bailitzan . Horrela, 'zergatik' NZ-hitzaren eta aditzmultzoaren

artean beste osagairen batzu ere tartekatu ahal izango

dituzte .

Aurreko aroetako egiturak laugarren aroaren hasieran erabili ahal

izango dituzten arren, berehala desagertuko direla uste dugu .

Hemendik aurrera, aro honetan lortutako ezagupen bernia baino ez

dute erabiliko .

Bestalde, orain arte perpaus bakunetako hitzordenaz aritu bagara

ere, aro hauetan, mendeko perpausak ere erabiltzerik daukatenez,

NZ-hitzen baten buruturiko mendeko perpausez ere ihardun egin

beharko dugu .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!