15.07.2013 Views

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

228

(551) apu(r)tu pupila(gurpila) (P . 2 ;o2 ;14)

(552) tagatu(kargatu) (P . 2 ;o3 ;12)

Bestetik, ordea, itxuraz, adizki jokatuak darabiltza . Hona hemen

zenbait adibide :

(553) (nik) en(ez) daki(t) (P . 1 ;11 ;29)

(554) e(z) da(g)o aki(aquí) (P . 1 ;11 ;29)

(555) Amaia da (P . 2 ;o2 ;14)

(556) non dago? (P . 2 ;o3 ;12)

Adizki jokatu hauek pertsona-komunztadurarik adierazten ez dutela

iruditzen zaigu guri . Baieztapen honen aide dugun froga bakarra

hauxe da : (553) adibidea . Berton lehen pertsonaz diharduen am en

hirugarren pertsonaren adizkia baitarabil .

Darabiltzan adizki jokatuak, bestalde, orainaldiko singularreko

hirugarren subjektu-pertsonari dagozkion adizki trinkoak dira, eta

badirudi hauen bidez, hasieran duten 'd-' morfemaren bidez hain

zuzen, adizki jokatu eta jokatugabeen arteko ezberdintasunaz

jabetzea lortu duela .

Halere, urrats honetan (kontutan izan 6 grabaketa transkribatu

aztertu ahal izan ditugula) hitz biz edo gehiagoz osaturiko adizki

jokatugabedun esaldi ekoiztuak 11 dira, eta adizki jokatudunak,

aldiz, 5 besterik ez .

2- Bigarren urratsa 2 ;o4 ;15 adineko grabaketan hasten dela

iruditzen zaigu . Une honetan adizki jokatu trinkoekaz batera

adizki jokatu laguntzaileak ere erabiitzen hasten da . Hona hemen

zenbait adibide :

(557) joan da etxe(r)a (P . 2 ;o4 ;15)

(558) bota du (P . 2 ;o4 ;15)

Hauez gain, lehen aldiz, guk ikusi ahal izan dugunez behinik

behin, orainaldiko singularreko lehen subjektu-pertsonari dagokion

adizkia darabil (nahiz adibidea oso argia ez izan) :

(559) [xx] dut [be] bota (P . 2 ;o4 ;15)

Hurrengo grabaketan, 2 ;o5 ;26 adinekoan hain zuzen, egoera honi

eutsi egiten diola dirudi . Hona hemen goian aipatu ditugun antzeko

adibideak :

(560) joan da Peru (P . 2 ;o5 ;26)

(561) hemen jausiko da (P . 2 ;o5 ;26)

(562) jan dut (P . 2 ;o5 ;26)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!