15.07.2013 Views

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

142

Bestalde, INFL-barruan ekoizten ditugun zenbait menderagailuren

erabilpena erakutsiko dugu ((223), (224) eta (225) adibideak) .

Adibide hauek denboragabeko mendeko esaldien erabilpena erakusten

digute :

(223) ba, etxie(etxea e(g)iteko (0 . 2 ;o4 ;l1)

(224) berak badaki zubia e(g)iten (0 . 2 ;o4 ;11)

(225) hau ez dekot(daukat) ipinita (0 . 2 ;o4 ;11)

- Aldi edo aro honetan, adizki jokatugabeek adierazten duten

aspektu desberdinak ekoizten ere hasten da haur hau . Horrela,

2 ;o3 ;o9 adineko grabaketatik aurrera aspektu burutua eta ezburutua

darabiltza . Gertakizunekoa ere 2 ;o4 ;11 adineko grabaketan

agertuko zaigu, baina adizki jokaturik ez duen esaldi baten hain

zuzen . Hona hemen adibideak :

(226) holakue nun da(g)o ?, sartuten da (0 . 2 ;o3 ;o9)

(227) ez da kausten(jausten) (0 . 2 ;o4 ;24)

(228) ni(k) ez ikutuko oholak (0 . 2 ;o4 ;24)

Gainera, haur honek aldi labur baten (2 ;o4 ;11-tik 2 ;o4 ;24-ra hain

zuzen) aspektu-marka desberdinak adizki ' jokaturik gabeko

esaldietan ere badarabiltzala ikus dezakegu (ikus (228) adibidea

eta 5 .1 . TAULA) .

Aspektu-marka ezberdinen erabilpen honek ez du baieztatzen, gure

ustez behinik behin, AspS-en izatea kategoria aske legez . Baina

aurkako argudiorik ere ez dugu uste ematen duenik . Baliteke,

beraz, AspS-en erabilpena ere gauzatzea une honetan . Era

guztietan, zaila iruditzen zaigu IS-en eta ustezko AspS-en arteko

kronologia-berezketa egitea .

- KONP funtzio-kategoriaren erabilpena, aitzitik, ez dugu uste

hirugarren aro honetan erdietsi duenik . Hala ere, ondoko esaldi

biak zalantzan jartzen dute gure baieztapen hau :

(229) holakue da ta (0 . 2 ;o3 ;o9)

(230) atara da ta (0 . 2 ;o3 ;o9)

Ekoizpen hauen ingurua azterturik, lehen ere esan dugunez, ez dago

bat ere argi delako '(e)ta' partikula koordinagailutzat edo

menderagailutzat darabilen adibideotan .

Guzti hau ikusirik, baliteke delako 'eta' partikula

konplementagailuen eragingarria izatea, bere funtzio bikoitzaz

baliaturik (koordinagailua eta konplementagailua) .

- Bestalde, gramatika-kasuen erabilpena sendotu egiten da 2 ;o3 ;o9

adineko grabaketatik aurrera .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!