15.07.2013 Views

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

9

zehaztasuna eta aberastasuna? Ezagutza-sistema, gizakiaren

esperientziaren eta beraren organismoak hura eraikitzeko eta

erabiltzeko darabilen metodoaren elkar-eraginaren ondorioa da .

Arazoa, beraz, planteiaturik dago . Zein eta zelakoa da gizakiok

daukagun hornidura genetikoa? Gogoan izan beharko genuke delako

hornidura genetikoak eguneroko bizitzan daukagun esperientzia

mugatutik eraiki dugun ezagutza sistemarainoko jauzia bideratzen

duen baliabidea dela . Delako hornidura genetikoak giza-espeziearen

benetako ezaugarria izan behar du, eta ardatza gainera gizaulermena

eta giza-pentsamenduarentzat .

Eta hizkuntzari dagokionez guztiz aztergarri iruditzen zaio Noam

Chomsky-ri ezagutza-sistema hau . Lortutako ezagutza ia

mugatzeraino hel gaitezkeelako, eta ezagutza hori eraiki duen

esperientziari buruz datu ikaragarri zabalak izan ditzakegulako .

Guzti honek, berak dioenez, gizakiaren hizkuntza-ahalmena osatzen

duen hornidura biologikoaren aurkikuntzaren ateetan gaudela

sinesterazten dio .

Guri dagokigunez, hemendik aurrera alboratu egingo dugu Orwell-en

arazoa deritzona, eta goian azaldutakoari lotuko gatzaizkio .

Gizakiok, beraz, neurri baten behintzat, hitz egiteko ahalmena

heredentzia genetikoari zor diogula pentsa dezakegu . Eta horrela

esan dezakegu, gizakiok beste abereengandik berezten gaituen

ezaugarrietariko bat hitz egiteko ahalmena dela . Gure munduaren

historian zehar, mutazio genetikoak eta aukeraketa naturalak

elkar-eraginda organismo-espezie berriak sortu dira . Era

horretara, pentsa zezakeen eta mintza zitekeen bat sortu da : homo

sapiens-a, alegia .

Gizakiok hizkuntza darabilgun bakarrak gara . Eta gizaki orok

ezagutzen du ahalmen hori .

Gizakiok, edo agian hobe haurrak, giza-ingururik gabe ezin

daitezke hizkuntza zehatz bategaz jabe, hau da, giza-inguruan

soilik gara daitezke giza-hizkuntzak . Edozein giza-hizkuntza

garatu ahal bada, orduan, argi dago hizkuntza partikularrak ez

daudela biologikoki hornituak . Gizakiok biologikoki bide dugun

hizkuntza-hornidura, beraz, hizkuntza partikularren gainetik

dago, giza-hizkuntza partikular guztiak batzen dituen sistemaren

bat osatzen duelarik .

Gainera gizakiok, ez dugu hizkuntza-ahalmena aukeran, gizainguruan

haziez gero derrigorrezkotzat dugu hizkuntzaz jabetzea,

giza-normaltasun ezean izan ezik, noski . Ez dugu geure hitz

egiteko ahalmenaren garapena gurata kontrolatzen, gibelaren

hazpena edo besoena kontrolatzen ez ditugun moduan . Guzti

horregatik, dio Chomsky-k, hizkuntza-ahalmenak hornidura

genetikoaren ondorioa izan behar du .

1 .2 . CHOMSKY-REN USTEA : HIZKUNTZA-JABEKUNTZARI BURUZKO OINARRIAK

Baina haurren hizkuntza-jabekuntzaz ari garenez berraurkez dezagun

arazoaren gakoa Chomsky-ren usteekaz jarraituz . Nola izan liteke

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!