15.07.2013 Views

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

410

ikus dezakegu NZ-hitza eta aditz perifrastikoaren artean eta

esaldiaren amaieran, aditzaren ostean :

(513) ze(rg)ati(k) ni(k) bota do(t) ni(k)? (M . 2 ;o2 ;11)

Adibide honetan badirudi haurrak zalantzak dituela subjektua

ekoizterakoan . Subjektuaren egonguneaz zalantzak ditu . Gure

irudiko haurrak KS-en egitura erabili nahi izan du, eta NZ-hitza

KONP-en espezifikatzaile-egongunera aurreratu du, baina gero,

aditz-multzoa konp-egongunera aurreratzean subjektua ere beragaz

eroan du . Baina haurrak zerbait berezi dakusa edo sumatzen du, eta

subjektua berriro ekoitzi du esaldiaren amaieran .

Badirudi, beraz, KS-en egituraren erabileraren atarian aurkitzen

dela M . haurra . Hurrengo aroan, erabileraren aldeko frogak biltzen

saiatu beharko dugu .

Bestalde, (beste) multzoko O . haurrak ekoizten duen (512) adibidea

guztiz ohizkoa da hiztun helduen hizkuntzan, eta mendeko NZesaldien

aitzindaritzat har dezakegu berau .

Guzti honexegatik, hirugarren aroan NZ-esaldiak burutzean KS-en

egiturarik ez darabiltela esan dezakegu . M . haurra, agian,

azkeneko grabaketan erabiltzen hasten da, baina orokorrean ez

darabiltela esan dezakegula uste dugu .

Darabiltzaten egiturak, ondea, AS-enak eta IS-enak dira . Eta O .

haurra, horiexez gain, mintzagai-galdegai hatsarri pragmatikoez

ere sarri baliatzen da, nahiz baliapen hau, aroan zehar, alboratuz

doan .

Bestalde, darabilten egiturari, mintzagaia ere atxiki diezaiokete

ezkerretara, esaldiaren aurre-aurrean agertuz .

Mintzagaiaren ezarpenaz ere bada beste gauza interesgarria :

mintzagaiaren egongunea mendeko NZ-esaldietan . Mintzagaiaren

egongunea, NZ-esaldi bakunetan, NZ-hitzaren aurre-aurrea den

bitartean, mintzagaiaren egongunea mendeko NZ-esaldietan

esaldiaren hasieran, aditz nagusiaren aurre-aurrean ere egon

daiteke, M . haurraren ekoizpenean behintzat . Hona hemen adibidea :

(514) be(s)tie ez daki(t) nun da(n) (M . 2 ;oo ;22)

Guzti hau ikusirik, badirudi hirugarren aro honetan erabiltzen

dituzten zenbait gramatika-ezaugarri berri INFL funtziokategoriari

dagozkiola, hara nola, adizkien bidez isladatzen den

subjektuarekiko pertsona-komunztadura . Nolanahi ere,

azpimarragarria da INFL funtzio-kategoriaren beste hainbat

gramatika-ezaugarri ez dituztela haurrek hirugarren aro honen

hasieran erabiltzen, hara nola, adizkien bidez isladatzen diren

osagarri zuzenarekiko pertsona-komunztadura, zehar-osagarriarekiko

pertsona-komunztadura, aditz-denbora eta aditz-modua .

Ustezko Asp kategoriaren zenbait gramatika-ezaugarri ere

badarabilte, hara nola, aditz-aspektuak . Halere, ez dugu uste,

gure ikerketaren arauera Asp kategoriaren aldeko frogarik bildu

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!