15.07.2013 Views

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

378

osagarria ordena ezberdinetan gauzatzen dituzte edo gauza

ditzakete behinik behin . Gogora ditzagun (108), (109) eta (110)

egiturak .

Eta guzti hau haur hauen bigarren aro honen ekoizpenean gertatzen

hasi denez, aro honetan AS-en egitura erabiltzen hasi direla esan

dezakegu .

7 .2 .9 . EZEZKO ESALDIEN OSAGAI-HURRENKERA

Baina bada bereziki azpimarratu nahi dugun beste ekoizpen-moeta

bat, ezezko esaldietan gertatzen dena hain zuzen ere .

Ezezko esaldien ekoizpen-moeta hau 0 . haurrarengan da batez ere

berezia . Haur honek bigarren aro honetan 7 ezezko esaldi ekoizten

ditu, eta hauetariko hiruretan aditz-multzoa ('ez' ezeztapenpartikula

barne) esaldiaren hasieran jartzen du . Hona hemen

adibideak :

(227) ez dago hemen (0 . 2 ;oo ;o5)

(228) ez dago zezena (0 . 2 ;oo ;26)

(229) ez dago garbian (0 . 2 ;o2 ;oo)

Beste lau adibideetan, aditz-multzoaren aurrean dagoen osagaia

mintzagaian dagoela dirudi . Hona hemen :

(230) o(ra)intxe ezin da (0 . 2 ;oo ;o5)

(231) hor ez da(g)o (0 . 2 ;oo ;26)

(232) han ez da(g)o (0 . 2 ;oo ;26)

(233) horti(k) ezin da (0 . 2 ;o1 ;19)

Ezezko aditz-multzoa esaldiaren hasieran duten adibideentzat ez

dugu uste aski denik Ouhalla-k proposatzen duen azalpena (egoera

honetan AOS osagai-ordena hain zuzen), harrigarria bailitzateke

ezezkoetan ia % 50 alditan ordena hau burutzea, esaldi guztiak

kontutan harturik % 5-era heltzen ez denean . Gainera beste lau

adibideek mintzagaia dutela esaldiaren hasieran esaten badugu,

badirudi haur honek, ezezko esaldiak gauzatzerakoan ezezko aditzmultzoa

esaldiaren hasieran jartzeko joera duela .

Hauez gain, gure ustez behinik behin, badu haur honek 'bai/ba(i) -'

baieztapen-partikularekin gauzaturiko beste antzeko adibide bat .

Hona hemen :

(234) Oitz txikik badeko(dauka) handia (0 . 2 ;ol ;19)

Adibide honetan, gure ustez, antzeko zerbait gertatzen dela

esaterakoan zera esan nahi dugu : 'ba(i) -' baieztapen-partikuladun

aditza esaldiaren hasierara aurreratua dagoela, bertoko subjektua

mintzagaian atxikirik dagoelarik .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!