15.07.2013 Views

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

3 08

Osagai-ordenaka aztertzen hasi baino lehen zera adierazi nahi

dugu : mendeko NZ-esalditzat bildu ditugun adibide guzti hauetan bi

berezitasun amankomun aurkitzen ditugula . Batetik, ez dutela

inolako konplementagailurik erakusten . Bestetik, perpaus

nagusitzat jo dezakeguna beti direla 'ez daki(t)' edo 'be(g)itu'

aditz-multzoak . Haatik, zalantzagarria iruditzen zaigu, benetako

mendeko NZ-esaldiak direnik baieztatzea .

(e) osagai-ordenako mendekoetan behin baino ez dugu mintzagaia

ikusten esaldiaren hasieran (ikus (272) adibidea) ., Adibide

honetan, mintzagaia aditz nagusitzat jo dezakegunaren aurreaurrean

agertzen zaigu . Bestalde, NZ-hitzak eta aditzak ohizko

ordena gordetzen dute . Hona hemen adibideok :

(270) ez daki(t) nun da(g)u? (M . 1 ;11 ;o6)

(271) be(g)itu zelan doie! (M . 2 ;oo ;oo)

(272) be(s)tie e(z) daki(t) nun da (M . 2 ;oo ;22)

(d) osagai-ordenako adibide bakarrean, aditz-multzoa adizki

jokatugabeak osatzen du, NZ-hitzaren ostean agertzen delarik . Hona

hemen :

(273) ez daki(t) nun ipini (M . 2 ;oo ;oo)

(g) osagai-ordenako adibide bakarrean hiru osagai hauek ikus

ditzakegu (aditz-multzo nagusitzat jo dezakeguna baztertuz,

noski) : NZ-hitza, adizki jokatugabea eta izen-sintagma . Hona hemen

adibidea :

(274) e(z) daki(t) nun ipini hau (M . 2 ;oo ;oo)

Guzti hau ikusirik, gure ustez, haur honek ez darabil hirugarren

aro honetan KS-en egiturarik NZ-esaldiak gauzatzerakoan . NZ-esaldi

hauetan erabiltzen dituen egiturak, aitzitik, AS-ena edo IS-ena

dira .

KS-en egituraren aldeko izan daitezkeen (h) osagai-ordenako

esaldiak hobeto azal daitezke AS-en egitura erabiliz . Alde batetik

aditza 'dago' era trinkoa da beti, eta bestetik ekoizpen hauek

haur honek adizki berberaz burutzen dituen esaldi

deklaratzaileetako OAS bezalakoak dira . Hona hemen halako adibide

bi :

(275) hemen da(g)u petetie (M . 1 ;1o ;12)

(276) han da(g)u holakue (M . 2 ;oo ;oo)

Bestalde mendeko NZ-esaldiek, konplementagailurik ez izateaz gain,

AS-en egituraz edo IS-en egituraz eraikirik daude . Horrela, gure

ustez, (g) multzoko (274) adibidean NZ-hitza, aditz jokatugabea

eta osagarri zuzentzat jo dezakegun izen-sintagma egitura AS-en

edo IS-en erabilerari esker zor dio haur honek .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!