15.07.2013 Views

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

210

(496) ni(k) nahi dut mermelada (P . 3 ;oo ;17)

(497) ni(k) nahi dut (P . 3 ;oo ;17)

Sasoi honetatik aurrera ere, sarri ikus daitezke ergatibo-markarik

gabeko adibideak . Hona hemen adibide batzu :

(498) ni(k) nahi dut txikia (P . 3 ;o2 ;14)

(499) ni(k) jango dut txokolate zati bat (P . 3 ;o7 ;11)

- Haur honek ekoizpenaren hasiera-hasieratik (guk aztertu ahal

izan dugun hasieratik, noski) izen-kategoriako materiale lexiko

ugari izen-sintagmak mugatzeko darabilgun '-a' artikulu eransgarri

eta guzti darabil . Baina zenbaitetan horrela ez duenez jokatzen,

ikus dezagun zein den beraren jokabidea zehatza :

1- Izen arruntak, gehienetan, '-a' mugatzaileaz gauzatzen ditu,

mailegatuak barne . Hona hemen :

(500) pape(r)a (P . 1 ;11 ;oo)

(501) (ha)ndia (P . 1 ;11 ;oo)

(502) e(s)nia (P . 1 ;11 ;oo)

2- Izen arrunten artean, adibide bakarra baino ez dugu ikusi

delako mugatzailerik gabea :

(503) hau pupil(gurpil) (P . 2 ;ol ;o3)

Baina azter dezagun nola . 2 ;ol ;o3 adineko grabaketan behin baino

ez darabil (503) adibidea . Hemendik aurrera, ostera, delako hitza

beti mugatzaile eta guztiz agertuko zaigu . Adibidez, hurrengo

grabaketan, 2 ;o2 ;14 adinekoan :

(504) pupila (P . 2 ;o2 ;14)

(505) hemen pupila (P . 2 ;o2 ;14)

3- Nini-hizkerako hitz bereziak, beste haur biak bezala, delako

mugatzailerik gabe gauzatzen ditu :

(506) guaugau (P . 1 ;11 ;lo)

(507) pipi (P . 1 ;11 ;lo)

4- Izen propioak eta izenordainkiak, arauak eskatzen duen legez,

mugatzaile barik darabiltza :

(508) Uri(Jurgi) (P . 1 ;11 ;lo)

(509) ni punba (P . 1 ;11 ;29)

5- Bestalde, interesgarritzat jo dezakegu mintzaide helduen

hizkuntzaren eragina haur honengan . Ikus dezagun 2 ;ol ;o3 adineko

grabaketan gertatutakoa . P . haurrak eta bere mintzaideak jostailu

baten jartze-tokiaz dihardute berton :

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!