15.07.2013 Views

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

369

(150) lau sei da(g)o(z) (M . 1 ;o9 ;22)

(151) (nik) ez daki(t) (M . 1 ;o9 ;22)

(152) bi da(g)o(z) (0 . 2 ;oo ;o5)

(143) (nik) ez daki(t) (0 . 2 ;ol ;19)

Gainera, hiru haurrek darabiltzaten adizki trinko guztiak

orainaldiko singularreko hirugarren subjektu-pertsonari

dagozkionak dira : 'da', 'dago' eta 'daki', hain zuzen . Adizki

laguntzaile iragangaitza 'da' dugu beti . Eta azkenik, adizki

laguntzaile iragankorraren arloan 'du' da P . haurrak darabilena .

Guzti honexegatik, badirudi bigarren aro honetan inolako pertsonakomunztadurarik

ez darabiltela . Aditzen bidez adierazten dutena,

gure ustez, honetan datza : adizki jokatuak eta jokatugabeak, eta

adizki jokatu trinkoak eta laguntzaileak bereztean . Eta agian,

laguntzaile iragangaitzak eta iragankorrak bereztea, zeregin

honetan ergatibotasunak ere laguntzen dielarik . Haatik, Aditz

kategoriaren nolabaiteko erabileraz mintza gaitezkeela uste dugu,

baina inola ere ez INFL funtzio-kategoriaren erabileraz .

7 .2 .3 . ADIZKI JOKATUBAGEEN ASPEKTUA

Arlo honetan 0 . eta P . haurrek ez darabilte inolako aspektu

kontrastaturik . Geroxeago erabiliko dituzte lehen adibideak . M .

haurraren korpusean gauzak nahasitxoago daudela iruditzen zaigu .

Alde batetik, eta 5 .17 . taulari begiratzen badiogu, badirudi M .

haurrak 1 ;o9 ;o4 adinaz aspektu burutua (birritan) eta ez-burutua

(behin) desberdintzen dituela . Baina hurrengo grabaketan ez da

halakorik agertzen . Gainera, 1 ;o9 ;o4 adineko adibide kontrastatu

bakar hau apur bat arakatu ezkero, lehenago ere esan dugunez, ez

dago hain argi aspektu ez-burutuaren erabilera denik .

Ikus ditzagun M . haurrak 1 ;o9 ;o4 grabaketan ekoizten dituen halako

adibide guztiak :

(144) kendu(eg)in da (M . 1 ;o9 ;o4)

(145) ezin, jausi (eg)in da (M . 1 ;o9 ;o4)

(146) hau piten(ipintzen) da (M . 1 ;o9 ;o4)

(146) adibidean M . haurrak ustez darabilen aspektu burutugabea edo

ez-perfektua, ez dago hain argi . Badirudi hori diola, baina

dudarentzat ere atea zabalik utz daiteke . Guk, adibide bakar eta

zalantzazko hau ikusirik, ez dugu aditz-aspektu ezberdinak

erabiltzen hasi dela esango .

7 .2 .4 . MODU-ADIZKIAK

Argi gera bedi modu-adizkiez ari garenean, besterik ez diogun

bitartean, indikatibo-moduko adizkiez gain, ahalera-modua

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!