15.07.2013 Views

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

16

eskuma hemisferioan, ostera, semantika eta pragmatika-aspektuak .

Horrela, dirudienez, eskuma hemisferioa kalteturik duten gizakiek

esanahi metaforikoak dituzten perpausak literalki interpretatzen

dituzte . Beraiek, beraz, egoki ulertzen dute perpausen

gramatikotasuna, baina desegoki komunikazioaren pragmatikotasuna .

Halako argudioekin, hizkuntzalari sortzaileek frogatutzat jotzen

dute, ez soilik hizkuntzaren atalkako eraketa, ezpada burmuin

osoarena ere . Eta hari berari jarraiturik, hizkuntza-gaitasuna,

eta agian burmuinaren beste zenbait gaitasun ere, gizakiak

sortzetik ukan ditzakeenak .

Guri dagokigunez, gramatikaren eta sintaxiaren autonomia onartuko

dugu . Orduan, zeintzu diren arau sintaktiko bereziak mugatu

beharko ditugu hizkuntzaren baitan, hots, Gramatika Unibertsalaren

baitan zein aztertuko dugun hizkuntza partikularraren gramatikaren

eta sintaxiaren baitan .

1 .6 . HIZKUNTZA-JABEKUNTZAREN IKERKETA GOBERNU ETA UZTARDURA

TEORIAREN EREMUAN

Lehenago ere ikusi dugunez, eredu innatista honen arauera,

gizakiak sortzetik dauka hizkuntza-gaitasuna, eta beraz, Gramatika

Unibertsala ere . Gramatika Unibertsalak gizakiok hitz egiten dugun

edozein hizkuntzaren jabekuntzaren biderapena gauzatuko du,

haurrak entzuten duen hizkuntza-ekoizpenak neurri mugatuan baino

ez diola laguntzen . Delako Gramatika Unibertsalak, Oinarri

Unibertsalez gain (hizkuntza guztietarako baliagarriak direnak),

parametroen bidez haurraren aukeran jarriko ditu hainbat hautapenegitura

. Haurrak, entzuten duen hizkuntzaren arauera, parametroen

baloreetako aukeraren bat hautatuko du, ikasten diharduen

hizkuntzaren parametroari dagokion balorea ezarriz . Hala ere,

lexikoaren jabekuntza ez da parametrizatua izango .

Dagoeneko, zenbait atal edo Gramatika-Teoriatan hainbat parametro

desberdin identifikatzeko ahaleginak egin dira . Hara nola, 'prodrop'

parametroa (zeinek Azaleko egituran Subjektu sintaktikoen

gauzatzea edo isiltzea onartuko baitu), 'buru-parametroa' (zeinek

kategorietako buruen eta beraien konplementatzaileen kokaera

mugatzen duen), 'mugadura' parametroa (zeinek mugimendua

burutzerakoan igaro daitezkeen/ez daitezkeen mugez diharduen)

Kasuaren ezarketaren norabidea bideratzen duen parametroa, INFLenA

ezaugarriak mugatzen dituen parametroa, izenordainen eta anaforen

Gobernu-Kategoria zein den zehazten duen parametroa, eta abar .

Baina parametroen Teoriak duen bizitza laburrean zehar gauza asko

aldatu da edo aldatzen ari da . Sarri esan da parametro bat

ezartzeak beste parametro batzuren ezarketa ere eragin dezakeela .

Chomsky-k, berbarako, (1981) 'pro-drop' diren hizkuntzek Subjektu-

Aditzaren aldarazketa askea deritzon ezaugarria, Subjektuaren

mugimendu luzea deritzona, eta beste zenbait ezaugarri ere

badituztela zioen . Eta bere ustez, ezaugarri guzti hauetaz haurra

4 Gobernu eta Uztardura teoriaren arauera INK da perpausaren burua . INFL funtzio-kategoriak perpaus osoa

besarkatzen du eta buru konptexua dauka, gutxienez KMZ (komunztadura), DNB (denbora) eta MOD (modua)

adierazten dituelarik .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!